"Mos Maiorum (la costumbre de los ancestros)"
2000. urtetik, 27.000 pertsona baino gehiago hil dira Mediterraneoko uretan. Pertsonen jarioa handiagoa da egunez egun, eta haien bizitza behin eta berriz arriskuan jarri eta Europara iristen saiatzeko nahikoa etsita daude.
Zenbat ahots dira 27.000? Zenbat begirada, zenbat keinu? Eta zenbat eskuk eta bizik jarraitu nahi dute saiatzen? Segundo batez geldi gaitezke? Ahots bati jaramon egin diezaiokegu, keinu bat ikusi, hitz bat entzun, esku bat ukitu?
Mos Maiorum antzerki-dokumentala da, eta Verbatim* teknikan oinarritzen da. Gailuak mugaren alde batera eta bestera eramaten du automatikoki ikuslea, eta, hala, lehen eskutik ikusi, bizi eta ezagutzen ditu ahaztutako gatazka horren lekukotzak eta protagonistak.
Obran agertzen diren lekukotza guztiak benetakoak dira, eta Mos Maiorum taldeak Melillara, Nadorrera, Tangerrera eta Ceutara zein Bartzelonara eta Malagara egindako bidaietan grabatu ziren.
*Verbatim: elkarrizketen eta soinu-grabazioen bitartez, antzezleek fidagarritasunez erreproduzitzen duten antzerkia sortzen da, haren isilune, azentu, akats eta ñabardura guztiekin; horrela, antzezlea bigarren mailan uzten duen eta lekukotzak agertokira eramaten dituen benekotasun-efektua sortzen da.
- Sortzaileak eta antzezleak: Ireneu Tranis, Alba Valldaura eta Mariona Naudín
- Aholkularitza eszenikoa: Mònica Almirall
- Espazioaren eta jantzien diseinua: Clàudia Vilà
- Soinuaren eta argiaren diseinua: Pol Queralt
- Ekoizpena: Eli Pujol
“Mos Maiorum” Antic Teatre espazioak eta CAETek (Centre d’Arts Escèniques de Terrassa) ekoiztutako proiektua da, Estruch de Sabadell, NunArt eta La Poderosa egoitza-espazioekin eta Tenerifeko Leal antzokiarekin (LEAL - LAV) batera.
Proiektua “Caravana de Trailers ‘15” lehen sariaren irabazlea izan zen, TNT jaialdiaren barnean.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaColectivo Mos Maiorum
- Data Azaroaren 3(e)tik azaroaren 4(e)ra
- OrdutegiaAzaroak 3: 20:00. Azaroak 4: 19:00
- Lekua La Fundición
Francesc Macià, 1-3
Bilbao - Zenbatekoa12 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web La Fundición


