"Circo Mágico"
Magoak, alkimia, sorginkeriak... dena dago Jakinduriaren Liburu Handian idatzita. Ezinezkoa posible izango da eta irudikatzeko gai zareten oro errealitate bilakatuko da.
Arbola Magikoak kontatuko digu nola heldu zen lehen Mago Handia izarretatik gure mundura. Maitagarriek, bufoiek eta pertsonaia fantastikoek akrobaziekin eta dantzekin lagunduko diote arbolari, ikusleak magiaren mundu miresgarrira eramateko.
Eszenografia paregabeak, eszenaratze bikainak eta jantzi harrigarriek lagunduko diete 30 artista baino gehiagori, ikuskizun magikoari bizitza emateko mundu osotik aukeratu direnak.
Circo Mágico lanak zirkua eta magia uztartzen ditu, eta ikusleengana gerturatzen du magiaren historia modu originalean, didaktikoan eta berritzailean. Horrela, unibertsora, planetetara, konstelazioetara eta zodiako-ikurretara eramango gaitu.
Konpainia hainbat nazionalitate eta diziplinako pertsonek osatzen dute; halaber, hainbat pertsonaia mitologiko hezurmamitzen dituzte, hala nola argizko izakiak, elfoak, maitagarriak, faunoak, adarbakarrak eta iratxoak.
Beharrezkoa izan da lan bizi eta zehatza egitea eszenografia paregabea egiteko; han, karparen zerua benetako planetario bilakatuko da, izarrez eta konstelazioz betetakoa. Barnean, Zirko Magikoaren pistan gertatzen da istorioa, eta hori narratzaile berezi batek kontatzen du: Arbola Magikoak, 5 metro baino gehiagoko garaierako arbola druida batek.
Karparen zeruaren eta zirkuaren pistaren artean, izaki magikoak bizi diren gune misteriotsu bat dago, eta horiek, akrobazien bidez, ikusleak murgiltzen dituzte magiaren jatorriaren istorioan, ikastun gazte baten eskutik.
Fitxa artistikoa
Ekoizpena: Manuel eta Rafael González Villanueva. Productores de Sonrisas
Ideia originala eta zuzendaritza artistikoa: Suso Silva
Argiztapena: Juanjo Llorens
Eszenografia: Fito Dellibarta
Jantziak: Nuria Manzano
Koreografia: Kritine Lindmark
Musika zuzendaritza: Chicote
Kartela: Jorge Nacher
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- KonpainiaProductores de Sonrisas
- Data Urriaren 17(e)tik urriaren 21(e)ra
- OrdutegiaUrriak 17, 18 eta 19: 18:45. Urriak 20 eta 21: 12:00, 16:30 eta 19:30.
- Lekua Campos Elíseos Antzokia
Bertendona, 5
Bilbao - Zenbatekoa25 / 50 €
- Sarrerak Erosi
- Web Campos Elíseos Antzokia



