Bilbao BBK Live 2019
Bilbao BBK Livek itxi du aurten uztailaren 11, 12 eta 13an Kobetamendiko ingurune natural paregabean egingo den hamalaugarren edizioko kartela. The Strokes, mende honetan rocka berpiztu izanaren errudunak; Liam Gallagher, garai guztietako frontman esanguratsuenetako bat; Thom Yorke Tomorrow’s Modern Boxes, Radiohead taldeko liderraren proiektu paraleloa; Rosalía, Coachellan izandako mundu mailako arrakastatik bueltan; Weezer, Espainian eskainiko duen emanaldi bakarrean; Suede, inoiz baino indar handiagoarekin, eta Damon Albarnen supertaldea, The Good, The Bad & The Queen, besteak beste. Horiei dantzalekuetako pistak lehertzen maisuak diren 2manydjs batu zaizkie gaur, baina ez da taldea Kobetamendin izango den lehen aldia, 2013an eta 2016an eskainitako emanaldiek oroitzapen ezin hobea utzi zuten eta oraingoan jaialdiaren edizio erakargarri eta harrigarrienetako bat izango dela dirudien hamalaugarren hitzordu honi amaiera emateko etorriko dira. Aurtengoan zuzeneko 95 emanaldi izango dira 5 eszenatokitan banatuta, 25 foordtruck inguru, elikadura gustu eta premia guztientzat, 10.000 kanpaleku baino gehiago mendian bertan eta zerbitzu guztiekin, doako autobusak gunera iristeko, merchandising finena eta diseinatzaile independenteen lanak eskainiko dituen market oso zaindu bat eta askoz ere gehiago Bilboren ikuspegi ederrenak dituen gune berde batean.
Horretaz gain, bertan izango dira HOVB Vienako bikote elektronikoa Rocco izeneko laugarren diskoarekin eta emanaldi guztietan izaten dituzten ikusizko ikusgarriekin; Biig Piig, abiadura txikiko jazzaren harribitxiz betetako eta hip hopeko beat errepikariz lagundutako proposamen batekin, zeinetan Jess Smith trebeziaz mugitzen den ingelesez zein gaztelaniaz eskainitako zuzeneko emanaldietako lirismoari esker; Delaporte, musika elektronikoa eta popa, doinu infekziosoak eta erritmo tropikal eta afrikarrak ezin hobe nahasten dituen bikote italiar-espainiarra eta beren lehenengo luzea, Desde anoche; eta Sua, jaialdira ate handitik iritsi den Bizkaiko taldea, Gaztea irratiko maketa lehiaketa irabazi ostean, aurretik Berri Txarrak eta El Columpio Asesino bezalako talde handiek egin zuten bezala. Las Ligas Menores taldearen emanaldia larunbatera pasa da.
Hala, kartela itxita dago, berriz ere egungo artista onenen sailkapen bat eskaintzeko helburuari hutsik egin gabe. Iraganean egungo musikaren oinarriak ezarri zituzten eta aldi berean garai berriei egokitzen jakin duten sortzaileentzako gune bat, oraingo musika panoramaren isla eta musikaren etorkizuna eraikitzen ari diren soinuen eta izenen aldeko apustu bat. Horien artean, nabarmentzekoak dira proposamen oso anitzak; adibidez, The Blaze, une honetako proiektu elektroniko estimulatzaileenetako bat; Hot Chip, Britainia Handiko pop elektronikoaren ezinbesteko erreferentzia; Idles, punk olatu berria; Brockhampton, bere proposamen birrintzailearekin eszenatokietara iraultza ekarri duen hip hop taldea; Nils Frahm, urteko lan onenen zerrendan pianoarekin eta sintetizadoreekin eginiko disko bat sartzea lortu duena; Modeselektor Live, 90eko hamarkadatik azalberritu egin dena eta elektronika globala moldekatu duena; Vetusta Morla, joaten den leku guztietan aretoak lehertzeraino betetzen dituen talde nazional ezinbestekoa; elektronika lezioak ematen 35 urte daramatzan Laurent Garnier; Vince Staples, aro berriko hip hoparen eta raparen funtsezko figura; eta abangoardiako hainbat gune, esaterako, Basoa, jaialdiko elektronikaren basoa; Lasai, abiadura txikian dantza eginez gozatzeko txoko bat, eta askoz ere gehiago 2019ko Bilbao BBK Live esperientzia sentsorial bikainean.
BILBAO BBK LIVE 2019 - Kobetamendi, Bilbo | 2019ko uztailak 11, 12 eta 13
Uztailak 10 (kanpalekuaren erabiltzaileentzat)
Akelarre
- 20:30 NICOLA CRUZ
- 23:30 TORNADO WALLACE
Uztailak 11
Nagusia
- 18:25 DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA
- 20:40 VETUSTA MORLA
- 23:15 LIAM GALLAGHER
- 02:05 MODESELEKTOR live
Bestean
- 17:45 ERABATERA
- 19:30 JOHN GRANT
- 22:05 NILS FRAHM
- 00:40 THOM YORKE TOMORROW’S MODERN BOXES
Gora!
- 17:30 BELATZ
- 19:40 BIIG PIIG
- 22:00 SLEAFORD MODS
- 00:35 NICOLA CRUZ live
- 03:15 YAEJI
- 04:30 MR. K
Txikia
- 17:25 SUA
- 18:45 THE PSYCHOTIC MONKS
- 20:55 KHRUANGBIN
- 23:10 SLAVES
- 02:00 THE VOIDZ
Firestone
- 18:00 DELAPORTE
- 20:00 IDER
- 22:00 BAIUCA
- 00:15 MS NINA
Basoa
- 17:00 KETIOV
- 19:00 COURTESY
- 21:45 OCTO OCTA
- 00:30 MIDLAND
- 03:15 HONEY DIJON
Lasai
- 19:00 MIRAVALLES
- 21:00 ORPHEU THE WIZARD
- 23:00 CASPER TIELROOIJ
- 01:00 ELENA COLOMBI
- 03:00 FORT ROMEAU
Uztailak 12
Nagusia
- 18:35 MOURN
- 20:40 BROCKHAMPTON
- 23:00 ROSALÍA
- 01:35 THE STROKES
Bestean
- 17:40 OSO LEONE
- 19:30 SECOND
- 21:50 IDLES
- 00:10 SUEDE
- 03:00 THE BLAZE
Gora!
- 17:30 OLATZ SALVADOR
- 19:40 UNIFORMS
- 21:45 JONATHAN BREE
- 00:25 PRINCESS NOKIA
- 03:00 OMAR SOULEYMAN
- 04:00 ZAZA
- 05:30 DJAKE
Txikia
- 18:50 CECILIO G
- 20:50 ANARI
- 23:05 THE INTERGALACTIC REPUBLIC OF KONGO
- 01:55 MUEVELOREINA
Firestone
- 18:00 ANTIFAN
- 20:00 LESTER Y ELIZA
- 22:05 GEORGIA
Basoa
- 17:00 ALVARO CABANA
- 19:00 MOXIE
- 22:00 DJ SEINFELD
- 01:00 BICEP dj set
- 04:00 LAURENT GARNIER
Lasai
- 19:00 MUEVELOCUMBIA
- 21:00 OLIVIA
- 23:00 DJOHNSTON
- 01:00 JULIAN FALK
- 03:00 MISLAV
Uztailak 13
Nagusia
- 18:25 CUPIDO
- 20:15 NATHY PELUSO
- 22:55 WEEZER
- 01:40 HOT CHIP
Bestean
- 17:40 NØGEN
- 19:15 NADIA ROSE
- 21:25 THE GOOD, THE BAD & THE QUEEN
- 00:20 VINCE STAPLES
Gora!
- 17:30 SERRULLA
- 19:20 CALA VENTO
- 21:45 KERO KERO BONITO
- 00:30 HVOB live
- 03:00 CUT COPY
- 04:15 CHARLOTTE ADIGÉRY
- 05:00 2MANYDJS dj set
Txikia
- 18:50 ALIEN TANGO
- 20:30 VIAGRA BOYS
- 23:20 SHAME
- 01:30 PONY BRAVO
Firestone
- 18:00 LAS LIGAS MENORES
- 19:35 PERRO
- 22:00 BOY AZOOGA
Basoa
- 17:00 ALICIA CARRERA
- 19:00 TAMA SUMO
- 22:00 DJ DUSTIN
- 01:00 TODD TERJE dj set
- 04:00 JOHN TALABOT
Lasai
- 19:00 FENNA FICTION
- 21:00 SACHA MAMBO
- 23:00 NINJA
- 01:00 PHUONG-DAN
- 03:00 NUEL
Bonua:
160€ + gastuak Bonua + Kanpina: 175€ + gastuak
Eguneko sarrera: 62€ + gastuak
Salmenta: bilbaobbklive.com
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2019(e)ko uztailaren 11(e)tik 2019(e)ko uztailaren 13(e)ra
- LekuaKobetamendi
Bilbao - Sarrerak Erosi



