JazzHerrian 2018: The Reverendos

Agurain Uztailak 20
  • JazzHerrian 2018: The Reverendos

JazzHerrian 2018

The Reverendos Bizkaiko banda 1997az geroztik dabil bluesa, swinga eta rock&rolla hara eta hona garraiatzen. Laukote bat zirelarik, lau disko egin zituzten: Retro Blues - 2004, Back in Town - 2007, Preachin’ - 2011 eta The Cool Sounds of - 2013. Gero, hirukote bihurtu ziren, Igor Garcia erreberendoarekin bildu eta batera: Igorrek pianoa/hammond/rhodes jo eta kantatu egiten zuen; Alvaro "King" Martinezek gitarra jotzen zuen, eta Javier Caballerok bateria. Aldaketa horren emaitza da Fire (2016) albuma, estilo eta erregistro berriz betea. 2017. urtearen hasieran 20. urteurrena ospatu eta gero, Pedro Larraurri kontrabaxu-jotzailea batu zaie eta EP disko berria argitaratu dute 2018ko maiatzean, 6 abesti berrirekin, White Trash on a Long Black Train: bilakaera nabaria da, baina ez dute bandaren esentzia galdu, ezta musikari handien ondoan lortu duten esperientzia ere. Izan ere, Jerry Lee Lewis, Robert Cray eta Mouddy Waters-ekin jo dute, hainbat jaialditan, hala nola, Hondarribia Blues, Getxo&Blues, Rock&River, Cáceres Blues Festival edota XiriaPop.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data Uztailak 20
  • Ordutegia19:30
  • LekuaDos Caños plaza
    Agurain

Non