In between photographs. Irudia zelan landu aro digitalean
Leon Kirchlechner eta Simon Karlstetter, Der Greif kolektibo zuzendari artistikoak
Laboratorio honen helburua partaide bakoitzak bere lanaren inguruan duen begirada aldatzeko aukera eskaintzea da. Der Greif-ek partaideak euren lanak partekatu eta trukatzera bultzatu nahi ditu, irudi fotografikoa pentsatzeko eta lantzeko bide berriak sortzeko.
Horretarako partaideek euren lanen irudi digitalak ekarri beharko dituzte, bai proiektu osoak baita irudi bakarrak ere. 2 eta 4 arteko pertsonen lantaldeak osatuko dira eta aukeratutako irudiekin egingo da testuiguruaz aldatuz. Konbinazio berriak sortuko dira horrela eta halabeharrez narratiboa izan behar ez duten egiturak sortuko dira. Lantegiaren amaieran, partaide bakoitzak nahi duen erara aurkeztuko du emaitza.
Azken urteotan argazkia ekoizteko, banatzeko eta ulertzeko erak izugarri azkar aldatu dira eta honek eragina dauka irudiak ikusteko gure moduan eta baita hauek “erabiltzen” ditugun eran ere bai.
Jakingarri
_2 eta 4 partaideko taldeetan lan egingo da
_800 iruditako artxiboarekin egingo da lan
_Digitalki eskuratu daitezkeen artxibo fotografikoak gehitu ahal izan dira
Partaideek ekarri beharrekoa
_Ordenagailua
_Adobe Lightroom edo Adobe Bridge eta Adobe InDesign programak instalatuak eta erabiltzeko prest
_50 – 80 irudi digital (JPEG, 2.000 px alderik luzeena)
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data Irailaren 5(e)tik irailaren 6(e)ra
- Lekua Getxophoto
Amezti, 6 - 5º - 5. Bulegoa
Getxo - Zenbatekoa130€ / Aurretik, uztailaren 31a arte 100€
- HizkuntzaIngelesa
- Web Getxophoto
- Izena emateko informazioa


