Carlos Marcoteren erakusketa
Montehermoso kulturuneko ur-biltegiak Carlos Marcote erakusketa hartuko du, non artistak azken urteotan egindako lanak erakutsiko diren. Gasteizko Udalaren Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak sustatzen du ekimen hau, etxeko sortzaileen lana ekoiztu, hedatu eta ezagutarazi eta erakusteko konpromisoaren baitan.
Erakusketak formatu desberdineko ehun eta berrogei lan biltzen ditu, zeinetan islatzen den, lagun eta senideen erretratuekin batera, margolariari paisaia denboratik kanpoko eta ia beti landa-girokoek pisten dioten interesa.
Multzoka edo banan-banan, margoek ur-biltegiko hormak zipriztintzen dituzte, oso giro berezia sorraraziz.
Erakusketak berak eta katalogo honek Marcoteren lan berrienak ezagutzeko parada ematen digute, bai eta aukera aparta ere arabar sortzailearen lana sakonago ezagutzeko.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data Uztailaren 6(e)tik irailaren 23(e)ra
- OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00. igandetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00
- Lekua Montehermoso Kulturunea
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz - HizkuntzaBat ere ez
- Web Montehermoso Kulturunea




