"Ertibil Bizkaia 2018" ikus-arteen erakusketa ibiltaria

Sestao Abenduaren 3(e)tik abenduaren 21(e)ra
  • "Ertibil Bizkaia 2018" ikus-arteen erakusketa ibiltaria
    "Time for love" (Izaro Ieregi)

Aurtengo erakusketan, 124 lanek hartu dute parte, espezialitate guztietako 90 artistarenak.

Aurkeztutako artelanen artetik hautatu dira Rekalde Aretoan ikusgai izango den Ertibil Bizkaia 2018 erakusketa osatzen duten hamezortzi lanak.

Erakusketaren XXXVI. edizio honetan hauek izan dira artista sarituak: MARÍA MURIEDAS DÍEZ, IZARO IEREGI eta MAIDER GONZALO SALCEDA.

Hona hemen edizio honetan beren obrak erakutsiko dituzten hamezortzi artistak: Raquel Asensi, María Benito Piriz, Jone Elorriaga Soto, Jon Ander García, Helena Goñi, Eztizen La Cruz, Jara Navarlaz, Matxalen Oñate Esparza, Juan Pablo Orduñez / Mawa, Olatz Otalora, Anderperez, Laura Ruiz Sáenz, Ander Sagastiberri Fernández, Manu Tarrazo e Imagen 31** eta edizio honetan saria eskuratu duten hirurak, María Muriedas Díez, Izaro Ieregi eta Maider Gonzalo Salceda.

Erakusketa bost udalerritatik igaroko da

Maiatzaren 17an abiaraziko da Bilboko Rekalde Aretoan, eta uztailaren 1ra arte izango da han; ondoren, Gasteizko Montehermoso kulturunean izango da ikusgai, urriaren 1era arte; handik Durangoko Arte eta Historia Museora eramango dute Ertibil Bizkaia, urriaren 22ra arte; gero, Galdakaoko Torrezabal Kurtur Etxean izango da ikusgai, urriaren 31tik azaroaren 30era, eta, azkenik, Sestaoko Musika Eskolan izango da hura ikusteko aukera, abenduaren 3tik 31ra.

Erakusketa 1983an sortu zen eta helburua da susperraldian dauden bertako artistei laguntzea eta sustatzea, baita beste autonomia erkidegoetatik edo herrialdetatik datozen eta euren jardun sortzailea Bizkaian garatzen duten artistei ere.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data Abenduaren 3(e)tik abenduaren 21(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 12:00-14:00 eta 17:00-21:00. Larunbatetan: 12:00-14:00
  • Lekua Sestaoko Musika Eskola
    Gran Vía 13
    Sestao
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Sestaoko Musika Eskola

Non