Al Mckay’s Earth, Wind & Fire Experience + Hudson
Gasteizko Jazzaldia 2018ren barruan.
Al Mckay’s Earth, Wind & Fire Experience
Grammy sari eta hainbeste platinozko diskoak jabea den Al McKay, gorputzari eta arimari ondo etortzen zaien abestiak konposatzen trebea da. Earth, Wind & Fire taldeko gitarra-jole oia, taldeko sortzailearekin batera, Maurice White, “September” eta “Sing a Song” izenpetu zituen eta Ike & Tina Turner eta Sammy Davis Jr.-ekin bere teknika hobetu zuen.
Earth, Wind & Fire-eri omenaldi bira da hau. Laurogeiko hamarkadan denboraldi luzeetan jo gabe egon zenean taldea, Earth, Wind & Fire-ko taldekideak batu zituen McKay-ek, Verdine White barruan sartuz ere. Earth, Wind & Fire-en jo baino lehen, Las Vegas-en Sammy Davis Jr.-ekin luze jo zuen, wah wah pedalarekin maisua zela erakutsi ondoren. Pearl Bailey, Andy Williams eta Isaac Hayes-ekin ere egon zen. McKay-ren esperientzi aberatsenetakoa Ike & Tina Turner-en taldean parte hartzea izan zen.
- Al McKay, gitarra
- Tim Owens, ahotsa
- DeVere Duckett, ahotsa
- Claude Woods, ahotsa
- James Manning, baxua
- Ben Dowling, teklatuak
- Dean Gant, teklatuak
- Anthony Beverly, bateria
- David Leach, perkusioa
- Ed Wynne, saxoa
- Luis Gonzales, tronpeta
- Omar Peralta, tronpeta
- Shaunte Palmer , tronboia
Hudson
Lau jazz izarrez osatutako Hudson proiektua bere liderraren, Jack DeJohnette bateria-jolea, oraindik sasoi hobezinean dagoena, 75. urtebetetzea ospatzeko zuzenduta dago.
John Medeski teklatu-jolea, John Scofield gitar-jolea eta Scott Colley baxu-jolea talde erakargarri honetako beste kideak dira. Taldekide guztiak ez dira bakarrik Hudson ibaiko haranean bizitzen, baizik eta musikal eta sormen pasioa partekatzen dute ere. Bere jarraitzaileentzat, swing egiten duen jazzeko erreferentziak dira, jam saioetan sakonak eta sortzaileak, funky Groove-eko maestroak, bakoitzak bere instrumentuaren gailurrean dago. Horrelako izarren talde honek beraien bakarkako lanak mantentzea eta talde honekin aldi berean bira egitea bitxia eta harrigarria da.
Proiektu honen izenari fidela izateko, Hudson Aranako abesti bilduma osatu dute, Bob Dylan, The Band, Joni Mitchell-en Woodstock Jaialdiko himnoa eta Jimi Hendrix-en blues-rock-soula adibidez.
- Jack Dejohnette, bateria
- John Medeski, teklatuak
- John Scofield, gitarra
- Scott Colley, baxua
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Uztailak 18
- Ordutegia20:30
- LekuaMendizorrotzako Polikiroldegia
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa40 €
- Sarrerak Erosi



