Konexioa David Cid Trio + Joel Frahm
Gasteizko Jazzaldia 2018ren barruan, XXI. Mendeko Jazza zikloan.
1996an Gasteizen jaio zen David Cid. Luis Aramburu udal musika eskolan bere piano ikasketak hasten ditu, Carmen Ayastuy-rekin Jesús Guridi Kontserbatorioan piano gradu profesionala lortzen du eta, 2015an, jazza aurkitzen du eta Kontserbatorioko Big Band-ean jotzen hasten da eta Koldo Uriarte-rengandik ikasketak jasotzen ditu. Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestraren (EIJO) kidea bezala hiru kontzertu ematen ditu Getxo, Donostia eta Gasteizko Jazz Jaialdietan. 2015 bukatzear, piano jazz goiko gradua egiteko Musikenean hasten, beste batzuen artean, Iñaki Salvador irakasle bezala.m Bere heziketan zehar, George Cables, Albert Bover, Peter Bernstein, Chris Cheek, Roger Mas, Erik Alexander, Alejandro Mingot eta Guillermo McGill musikarien klaseak jaso ditu. Gaur egun, goiko gradu hirugarren kurtsoan dago eta hainbat taldeko kidea da, adibidez, David Cid Trio.
Joel Frahm saxo-joleak, New York-eko kluben zirkuituan sarritan agertzen den musikaria, Brad Mehldau, Bill Charlap eta Matt Wilson-ekin jo du eta Diane Schuur, Kurt Elling, Jane Monheit eta beste jazz munduko izen garrantzitsuekin grabatu du. Bere saxo tenorearen soinu arina, jatorrizkoa eta pasioz betetakoa ezaguna da bere jarraitzaileen artean.
- David Cid, pianoa
- Xurxo Estévez, kontrabaxua
- Rakel Arbeloa, bateria
- Joel Frahm, saxo tenorea
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Uztailak 17
- Ordutegia18:00
- Lekua Gasteizko Principal Antzokia
San Prudencio, 29
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa20 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Gasteizko Principal Antzokia



