"Kartelgintza ilustratua"

Donostia-San Sebastián Uztailaren 6(e)tik abuztuaren 25(e)ra
  • "Kartelgintza ilustratua"

Kartelgintza ilustratua erakusketan Bartzelonako Error! Design estudioak azken urteotan sorturiko kontzertuetarako kartel gehienak biltzen dira. Hautaturiko posterren artean serigrafia mugatuak daude, askorentzat bildumazaleentzako pieza bihurtu direnak. Gainera, sekula inprimatu ez ziren eta soilik online erabili ziren kartelen sorta txiki bat biltzen du erakusketak lehen aldiz; hala, 150 obra baino gehiago batzen ditu erakusketak guztira.

Error! Design Xavi Fornék (Badalona) sortu zuen 1999an. Hasiera batean, denbora-pasa bat baino ez zen, musikako artwork-aren munduarekiko duen pasioa bideratzeko modu bat.

Musika-talde, sustatzaile eta ekoiztetxe ugarirekin egin du lan, hala maila nazionalean nola nazioartean.

Bezeroak izan ditu, besteak beste, Guns n' Roses, Soundgarden, The Black Keys, José Gonzalez, Alabama Shakes, Ben Harper, The Hellacopters, Depeche Mode, Berri Txarrak, Niña Coyote eta Chico Tornado eta La Maravillosa Orquesta del Alcohol musika-taldeak, baita zenbait musika-jaialdi (Azkena Rock, Primavera Sound, Sonorama Ribera...) eta marka ere (Naparbier, Converse edo Fnac).

2017an, estudioa handitu egin zen, Marta Viteri bertan hasi baitzen shop manager eta diseinatzaile grafiko gisa. Horrela, lantaldearen funtsezko elementu bihurtu zen.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data Uztailaren 6(e)tik abuztuaren 25(e)ra
  • Lekua Okendo Kultur Etxea
    DK. Nafarroa etorbidea, 7 (Gros)
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Okendo Kultur Etxea

Non