"La Trobairitz Beatriz de Día"

Olite/Erriberri Uztailak 21
  • "La Trobairitz Beatriz de Día"

2018ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren baitan

Diako kondesaren eta Olivier Galcerán musikariaren eskutik datoz antzerti-proposamen honetako poesia, dantza, musika eta kantua. Pertsonaia errealak dira biak: musikagile eta olerkari ospetsua XII. mendeko gorte okzitaniarretan, lehena, eta bere laguntzailea gorteetan barnako ibileretan, bigarrena.

Verdelimonar Teatro konpainiako eta Ardanfusión musika-taldeko kidea da Montse Zabalza, eta aktorea, Producciones Maestras eta Ados Teatro konpainietan. Horrez gain, dantzaria da Kon Moción taldean, zuzendari-lanetan aritzen da eta eskolak (dantza eta antzerti-teknikak) ematen ditu. Peio Otano, aldiz, musikaria, dantzaria eta dantza historikoan koreografoa da. Halaber, dantzaria da Esquivel dantza historikoko konpainian, eta irakaslea (moko-txirula), Bilboko J. C. de Arriaga kontserbatorioan.

ANTZEZLEAK
Peio Otano, Montse Zabalza

TALDE ARTISTIKOA
Zuzendaritza artistikoa: Montse Zabalza / Zuzendaritza musikala eta dantzak: Peio Otano
Iraupena: 15’


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data Uztailak 21
  • Ordutegia21:00
  • LekuaErrege Jauregia
    Olite/Erriberri
  • Zenbatekoa3€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non