Ilustratzailearen Txokoa: Tomás Hernández Mendizabalen erakusketa
Tomás Hernández Mendizábal (Donostia, 1940)
Hernández Mendizábal kartelgile gisa nabarmendu da batez ere: Tolosako Inauterietako kartelak egin ditu lehengo mendeko 70eko hamarkadatik; baita Donostiako Jazzaldiko, Zinemaldiko eta estropadetako kartel asko eta asko ere. Hainbat antzerki obren kartel eta esku-orriak ere ilustratu ditu.
Kartelgintzan aritzeaz gain, paisaien zuzeneko margo-lan ugari eginak ditu, horietako gehienak Donostiakoak. Eskultura eta argazkigintza abstraktuan ere aritua da. Euskal grafia, muralak, antzerki lanetako eszenatokiak, maketak… sortu ditu bere ibilbidean zehar. Aldizkari eta agerkari ugaritan ere kolaboratu zuen (besteak beste, “Zeruko Argia”n) bere ilustrazioekin.
Literaturaren alorrean, egile handi zenbaiten liburuen azalak ilustratu ditu, hala nola, Gabriel Arestiren edota Mikel Zarateren lanak.
Haur Literaturari dagokionez, “Ipurbeltz” haurrentzako euskarazko komiki aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, Antton Olariaga eta Jesús Lucas bezalako ilustratzaileekin batera. Berak sortu zuen aldizkari aitzindari honen izena eta logotipoa. 1977an hasi eta 2002ra arte aritu zen aldizkari honetarako komikiak sortzen.
Sortzaile handia izateaz gain, arte plastikoei eskainitako ekimen ezberdinen dinamizatzaile eta koordinatzaile ere izan da. Zentzu horretan, 70eko hamarkadako testuinguru artistikoan, bere lana ezinbestekoa izan zen. Berak sustatuta sortu ziren, besteak beste, Euskal Pinturaren Sari Nagusia eta Haur Margolaritza Saria. Kartelgintza, margolaritza eta marrazketa alorreko sari ugari ditu eskuartean. Gipuzkoan bakarkako hamaika erakusketa egiteaz gain, EAEn eta EAEtik kanpora hainbat erakusketa kolektibotan ere parte hartu du (Frantzian, Alemanian, Espainiako Estatuan). Hernándezen arte lanak Donostiako San Telmo Museoko, Granadako Arte Garaikideko Museoko eta Alemaniako Wiesbaden Museoko bildumen parte dira.
Ilustratzaileen Txokoan inspiratzen duten objektuak eta sortzeko erabiltzen dituen lanabesak erakusteaz gain, bere lan anitzaren erakusgarri diren liburu, disko, eskuorri, kartel, argazki eta aldizkariak ikusi ahal izango dira, besteak beste.
Sortzaile honi buruzko informazio zabalagoa bere webgunean aurki daiteke: https://tomashernandezmendizabal.wordpress.com/
Ilustratzailearen Txokoa
2012ko urrian Aiete Kultur EtxeanTxokoa ireki zenetik, bertatik igaro dira ilustratzaile klasiko eta berriak: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketetako artistak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena “Mattin”, Ainara Azpiazu “Axpi”, Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty Dani Maiz eta Lorena Martínez. Orain Idoia Beratarbideren txanda da.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data Ekainaren 12(e)tik irailaren 16(e)ra
- OrdutegiaAsteazkenetik ostiralera: 16:00?20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
- Lekua Aiete Kultur Etxea
DK. Aiete pasealekua, 63
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Aiete Kultur Etxea




