Folk Getxo BBK 2018 - Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia
Irailaren 13tik 16ra 34. Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia ospatuko da. Ohi bezala, musika eskaintzan saio nagusiak nabarmendu behar dira.
Irailaren 13an Getxon soilik egingo den "Basque Selfie Live" proiektuaren aurkezpenarekin abiatuko da. Korrontzi taldeak bultzatutako proiektua izen bereko filmaren soinu-banda da eta, horretarako, Iruñeko Hiria Orkestra eta Óscar Ibáñez, Xabier Berasaluze "Leturia" eta Garikoitz Mendizabalekin elkarlanean aritu da eta guztiak jardungo dira Getxoko saioan.
Bigarren egunean, egungo musika-eszenako talde katalan ospetsuaren txanda izango da: Txarango, hain zuzen ere. Jaialdira bere jai-giroko fusio-musika ekarriko du jende guztia dantzan jartzeko asmoz.
Hilaren 15ean, Eletheria Arvanitaki ariko da, Greziako musikaren ahots handienetariko bat. Azkenik, Fairport Conventionek, folk-rock britaniarraren talde enblematikoak, itxiko du jaialdia.
EGITARAUA
SAIO NAGUSIAK
Irailak 13 (osteguna) - 20.30
- Korrontzi "Basque Selfie" (Euskadi) Sarrera: 12 €
Irailak 14 (ostirala) - 20.30
- Txarango + Gonbidatuak (Catalunya) Sarrera: 10 €
Irailak 15 (larunbata) - 20.30
- Elefteria Arvanitaki (Grezia). Sarrera: 20 €
Irailak 16 (igandea) - 20.30
- Fairport Convention (Erresuma Batua). Sarrera: 15 €
ARRATSALDEKO SAIOAK
18:30ean, doan.
Irailak 13 (osteguna)
- Olatz Zugasti
Irailak 14 (ostirala)
- Manuel Luna
Irailak 15 (larunbata)
- Lulavai
Irailak 16 (igandea)
- Ghost Number & His Tipsy Gypsies
GAUEKO SAIOAK
23:00etan, doan.
Irailak 14 (ostirala)
- Sherpah
Irailak 15 (larunbata)
- Nogen
HAURRENTZAKO JARDUERAK
Irailak 15
- Jule (Hortzmuga Teatro)
Irailak 16
- Papiroflexia-Tailerra
SIKAP-Filipinas elkartearen eskutik.
BANDEN DESFILEAK
Ohikoa den legez, Getxoko Folk Jaialdiak kaleko musika bultzatzen du. Hori horrela, Erromoko eta Areetako hirigunea eszenatoki berri bat bilakatuko dira jazoera honetarako kaleko musika banda ezberdinen eskutik.
ELKARTASUN GUNEA
Areetako Geltokia plaza
Irailaren 13tik 16ra
12:00-14:00 / 18.00-22:00
Elkarteen, GKE-en eta Bidezko Merkataritzako postuak.
Partaideak: Mujeres Tejiendo en red, Mujeres con Voz, UNESCO Etxea, Amnistía Internacional, AEK, Bizitegi, ACNUR, Munduko Medikuak.
MUNDUKO ESKULANEN AZOKA
Ibaiondo kalea, Mayor kalea eta Plaza Santa Eugenia
Irailaren 11tik 16ra
12:00-14:00 / 18:00-22:00 (irailaren 11n, arratsaldez soilik)
Herri anitzetako eskulangintza produktuak
MUNDUKO TERRAZA
Plaza Santa Eugenia
Irailaren 13tik 16ra
Irailaren 13an eta 16an: 18:00-22:00
Irailaren 14an eta 15ean: 18:00-01:00
Herri anitzetako gastronomia, Getxoko Etorkinen Plataformaren eskutuik eta Romoko auzokideen partaidetzarekin
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data Irailaren 13(e)tik irailaren 16(e)ra
- LekuaAreetako eta Erromoko kaleetan
Getxo - Sarrerak Erosi



