"La cabeza Parlante"
Media Luna parkeak hartuko du ‘La cabeza parlante’. Teatro Diadre. Cognac familiaren leinua Luis XIV.aren garaitik heldu da. Frantziako Iraultzaz geroztik, gainbehera etorri da. Gaur, erreka joa dago, sosik gabe. Jabetzei eusteko eta itxura egiteko, Gocnaceko kondesak bere ahizpa erakusten du, gorputzik gabe, azokaz azoka mundu zabalean. 15 laguneko taldeetan, ikusleak XIX. mendeko barraka batean sartuko dira, ohiz kanpoko fenomeno hori bost minutuz ikusteko, hots, gorputzik gabeko buru harrigarritik 30 zentimetrora besterik ez. Antzerki labur, intimo eta hurbilekoa.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaTeatro Diadre
- Data Ekainak 8
- Ordutegia18:00
- Lekuaparque de la Media Luna
Pamplona/Iruña - HizkuntzaGaztelania


