Ikus-entzunezko Berrikuntzan Master Profesionala (INNAV) - Mondragon Unibertsitaea

Bilbao Irailaren 10(e)tik ekainaren 21(e)ra
  • Ikus-entzunezko Berrikuntzan Master Profesionala (INNAV) - Mondragon Unibertsitaea

Ikus-Entzunezko Berrikuntzan Master Profesionala titulu propio bat da. Parte-hartzaileek ikus-entzunezko edukiak eta eduki digitalak sortuko dituzte, kasu errealekin lan eginez eta berrikuntza teknikoak, sorkuntzazkoak eta antolakuntzazkoak txertatuz.

Master profesionalean sartzeko, beharrezkoa izango da Espainiako unibertsitate titulu ofizial bat izatea, eta halaber onartuko dira Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko estatu kideren bateko goi hezkuntzako erakunderen batean lortutako tituluak ere, baldin eta master ikasketak egiteko ahalmena aitortzen badute.

Masterrean sartu ahal izango dira, halaber, ikus-entzunezkoen sektorean esperientzia profesionalaren bitartez garaturiko konpetentziak aitortu eta, modu horretan, konpetentzia maila egiaztatzen duten ikasleak.

25 plaza

Aurretiko izen ematea / Izena emateko idatzi mezua: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu 

Helburuak

  • Sortzea, berritzea eta ekitea ikus-entzunezko merkatu berrian.
  • Goi errendimendu akademikoko ikasturte batean murgiltzea eta ikaskuntza metodologia berriak erabiltzea.
  • Ikus-entzunezko enpresa bat kudeatzea hasiera-hasieratik.
  • Ikus-entzunezko narratiba berriak garatzea.
  • Sormen industriako sektoreetako profesionalekin etengabe loturiko ekosistema batean lan egitea.
  • Teknologia berriekin loturiko ikus-entzunezko proiektu berritzaileak garatzea.
  • Askotariko ikus-entzunezko ekoizpen motak diseinatzea.
  • Bertako zein kanpoko ikus-entzunezko industriarekin harremanetan jartzea eta hartan parte hartzea.
  • Zeharkako harremana izatea ekintzaleekin eta enpresekin.
  • Sare sozialak eta haien narratiba motak kudeatzea eta banaketa modu berriekin negozio egitea.
  • Kudeaketa trebetasunak lantzea.

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data Irailaren 10(e)tik ekainaren 21(e)ra
  • LekuaBBF - Bilbao Berrikuntza Faktoria
    Bilbao
  • Zenbatekoa6.500€ (gutxi gorabeherakoa)
  • HizkuntzaGaztelania

Non