Master: Gizarte Antropologia - UPV-EHU

Donostia-San Sebastián Irailaren 10(e)tik ekainaren 28(e)ra
  • Master: Gizarte Antropologia - UPV-EHU

Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia sailak bultzatutako Gizarte Antropologiako masterra ikerketara orientatuta dago nagusiki, eta, batez ere, hiru ikerketa eremu handi hauek lantzen ditu:

  • - Euskal kultura
  • - Ikuspegi feminista antropologian
  • - Etnografia garaikideak eta antropologia aplikatua.

Masterra egokia da, aldez aurretik antropologiako prestakuntza izanik, Gizarte Antropologiaren arloan doktorego tesia egiteko asmoa duten pertsonentzat, edo ikerketa ildoren batean espezializatu nahi direnentzat, gero beren arlo profesionalean aplikatzeko.

Horretarako, antropologiaren arloko pertsona ezagunen parte hartzea izango du, baita zehaztutako ikerketa ildoak arlo akademikoan eta profesionalean lantzen dituzten adituen parte hartzea ere. Proposatutako irakats eskaintzaren bidez, jatorri anitzeko ikasleek izango dute masterra egiteko aukera, eta erraztasunak emango zaizkie etorkizunean nazioarteko zientzia komunitatean txertatzeko. Hori dela eta, master hirueledun bat diseinatu da, eta, gaztelaniaz gainera, euskarak eta ingelesak ere leku nabarmena izango dute. Masterra bi ikasturtetan eskaintzen da, non ikasleek prestakuntza teorikoa jaso eta ikerlan original bat egin beharko duten. Ikerlana landa lan bati lotuta egotea lehenetsiko da.


NAHITAEZKO KOMUNAK

  • Atal teoriko-kontzeptuala II: genero sistemak, ikuspegi konparatiboa eta erlatibismo/unibertsalismo auzia
  • Atal teoriko-kontzeptuala: Teoria antropologikoari begirada kritikoa
  • Ekoizpen antropologikoa aztergai: ekarpenak eta erronkak
  • Gaikako eta etnografiazko azterketak I. Espazio-denbora eta botere jarduerak: erresistentziak eta eraldaketak
  • Gaikako eta etnografiazko azterketak II. Naturalizazio prozesuak eta sistema sinbolikoak
  • Gizarte egiturak eta harremanak Euskal Herrian
  • Hurbilpen eta proposamen garaikideak
  • Identitateen eraikuntza
  • Ikerketa mintegia
  • Ikerketa proiektu baten diseinua
  • Irudikapenak, mitolojiak eta erritualak euskal etnografian
  • Kultura ondare eta ikuskizun bilakatze prozesuak
  • Kulturaren dimentsio politiko eta ekonomikoak
  • Metodologia eta ikerketarako hastapenak I: ikerketa proiektu batean parte hartzea
  • Metodologia eta ikerketarako hastapenak II: Landa-lan mintegia
  • Tokian tokiko errealitateak mundu globalean

 

MASTER-AMAIERAKO LANA

  • Master amaierako lana
UPV/EHU

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data Irailaren 10(e)tik ekainaren 28(e)ra
  • LekuaUPV/EHU. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa60 kreditu: 1.468€ (gutxi gorabeherakoa)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Izena emateko informazioa

Non