"Txoriak" lantegia, Irantzu Lekueren eskutik
KaldeArte 2018ren barruan.
Txoriak margotu eta instalatzeko parte hartzeko lantegia:
Txoriak lanak askatasunaren kontzeptua hartzen du abiapuntutzat, ideien, artearen, irudimenaren eta sorkuntzaren bidez gora egiteko, helburuak lortzeko, hegan egiteko, gainditzeko eta eraldatzeko aukera. Milaka hegaztik osatzen dute arte instalazioa; Arkupeetatik saldoka hegaldatu eta, batuta, inguruko kaleak kolorez beteko dituzte, sintonia bat osatuz. Berdinak eta aldi berean ezberdinak, KaldeArte hartzen duten txoritxoek pozez eta mugimendua beteko dute hiriko alde historiko hori.
Irantzu Lekue Gasteizko artista garaikidea eta muralgilea da. Artea baliatuz eraldaketa sozialaren alde lan egiten du, kultura berrikuntzaren, arte kontzeptualaren eta arte irisgarriaren bitartez. Herritarren partaidetza gakoa da haren arte-instalazioetan, baina bideo-artea, pintura eta eskultura ere lantzen ditu.
Laburrean
- Mota Ikastaroa
- Data Ekainaren 8(e)tik ekainaren 10(e)ra
- OrdutegiaEkainak 8: 10:00 eta 17:00. Ekainak 9: 10:00, 17:00 eta 22:0 Ekainak 10: 10:00 eta 20:00
- LekuaArkupeetan
Vitoria-Gasteiz


