Judith Butlerren "Genero nahasmendua" liburuaren aurkezpena eta solasaldia
Hilero legez, literaturan murgilduko gara BIRA kulturguneko HAMBURGO PLATZ saioan. Oraingoan Ana Isabel Morales eta Lorea Agirre etorriko dira Judith Butlerren Genero nahasmendua (Jakin-Elkar) aurkeztera. Saioa DARABILBOrekin batera antolatzen dugu eta lau liburu zozketatuko ditugu.
Genero nahasmendua saiakeran, zer da sexua zer gorputza zer generoa zer desira eta nork eta nondik eraiki, ekoiztu eta arautzen dituen ikertu du Judith Butler filosofoak. Feminismoaren baitatik bertatik jarrera kritiko eta eraikitzailez, identitatearen subertsioa proposatzen du bazter sexualetan bizi diren edo bizitzen saiatzen direnek aukera izan dezaten bizitza bizigarriak izateko.
Laburrean
- Mota Aurkezpena
- Data Ekainak 14
- Ordutegia19:00
- Lekua BIRA KULTUR GUNEA (BIBA!)
Erronda kalea 2
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web BIRA KULTUR GUNEA (BIBA!)


