"Mulieres, Emakumeak Augusta Emeritan"

Irun Maiatzaren 11(e)tik irailaren 30(e)ra
  • "Mulieres, Emakumeak Augusta Emeritan"

Emakumezkoen unibertsoaren hainbat alderdiri buruzko gogoeta egiten du erakusketa honek: bizitzaren etapak eta familia, amatasuna, heriotza, emakumea eta bere kultur prestakuntza, apainketa pertsonala estatusaren sinbolo, eta emakumea bizitza publikoaneta boterea. Pieza berezi eta paregabeetan oinarritutako diskurtsoa; Meridako aztarnategi arkeologikotik datozen dokumentuak, Augusta Emeritako emakume erromatarren berri ematen digutenak. Haien eguneroko bizimoduko gauzak, beraien eta beren familien irudikapenak, emakume anonimo baina boteretsuak ere bai, Lusitaniako hiriburuan K.a. I. mendetik K.o. IV. mendera bitartean historia egin zuten aldetik.

Erakusketa hau egin bada, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren laguntzari esker izan da, eta baita Meridako Erromatar Artearen Museoari, Irungo Oiasso Erromatar Museoari (Gipuzkoa) eta Bilboko Arkeologi Museoari esker ere.

Iraganera jo dugu, ikuslea harritu dadin eta emakumeen mendetako arazoei buruz hausnartu dezan; izan ere, gure aurretik izan ziren erromatar emakume haiek sortu zuten, jakin gabe, emakumezko generoaren etorkizuna, oraindik orainaldiko aldaketa mentala eta soziala ere egin nahi duena.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data Maiatzaren 11(e)tik irailaren 30(e)ra
  • OrdutegiaIraila - Martxoa: Asteartetan, asteazkeneta, ostegunetan eta igandetan: 10:00-14:00. Ostiraletan eta Larunbatetan: 10:00-14:00 / 16:00-19:00. Apirila - Abuztua: Asteartetatik larunbatera: 10:00-20:00. Igandetan: 10:00-14:00. Astelehenetan eta igande arrat
  • Lekua Oiasso Erromatar Museoa
    Eskoleta, 1
    Irun
  • Web Oiasso Erromatar Museoa

Non