Beñat Achiary & Joseba Irazoki: "Bas(H)oan"
Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary iparrean zein hegoan diharduten musikari porrokatuak ditugu, sortzaile apartak, eta elkarren artean Bas(h)oan izeneko lan harrigarri bezain bizigarria ondu dute, Ipar Amerikako Robbie Basho (1940-1986) musikariaren lana eta pentsamendua eurenganatuz.
Bas(h)oan honetako 12 abestietatik 5 Robbie Bashoren konposizioen bertsioak dira, kasu batzuetan euskaratuak, osorik edo tarteka. Beste bat, berriz, "Maitiak bilhua holli", kantu zuberotar herrikoia dugu. Gainerakoak, azkenik, taldearen berezko konposizioak dira. Hala ere, taldearen bahetik iragazi ondoren, denen artean mailarik goreneko unitate sendoa osatzen dute, musikarion bertsatilitateari eta abileziari esker. Urtetan landutako ahotsaren espresibitateak, tarteka epikoa eta tarteka sentibera, kantu iradokitzaile bezain hunkigarri hauek argitzen ditu, arrago zabal eta oparo bat erakusten digula. Halaber, Itxaro Borda gure herriko kantutegian diren letragilerik handienen pare ageri zaigu.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Maiatzak 4
- Ordutegia20:00
- LekuaApolo Aretoa (San Frantzisko Aldapa)
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa6€
- HizkuntzaEuskara


