Aurrez aurre: Ana Galvañ-en "Pulse enter para continuar" lanaren aurkezpena
Ana Galvañek ‘Pulse enter para continuar’ lana aurkeztuko du ‘Aurrez Aurre’ literatura-saioetan. Borja Crespok koordinatuko du bilera.
Ana Galvañ, Murtziako komiki-egilea eta ilustratzailea. Valentzian Arte Ederrak ikasi ondoren, Madrilen kokatu zen, eta hor egiten du lan, bere estudiotik, argitaletxe eta publizitateko agentzientzat. 2010ean epaimahaiaren sari berezia jaso zuen Creacómic Lehiaketaren III. edizioan, eta 2016an Gráffica-ren hamar sarietako bat eskuratu zuen. Haren istorioak hainbat argitaletxetan azaldu dira, besteak beste, hauetan: ‘Fantagraphics’, ‘Nobrow’, ‘Ultrarradio’, ‘Vertigo DC’, ‘Off Life’, ‘Autsáider’, ‘Apa-Apa’ eta ‘Fosfatina’. Aspaldi honetan, ‘Scandal’ eman du argitara, ‘Kuš! #28 'Scandal!’ antologiarako 14 orrialdeko istorioa; eta, horrez gain, 8 orrialdeko istorio mutua atera du Fosfatina-k argitaratutako ‘Hoodoo Voodoo’ album kolektiboan. Komiki eta ilustrazioko hainbat jaialdian aritu da elkarlanean, esate baterako, hauetan: GRAF, Grafic-ho, Valentziako Komiki Jardunaldiak, Garabato fest, Entreviñetas eta Small Press Expo. Centro Cibeles-eko ‘La Ciudad en Viñetas’ erakusketa-zikloko komisarioa da; txandakako programa horren bidez, hiru hilabetean behin, egile berri batek aurkezten du hirian dauden eraikin, pertsona eta istorioetara egin duen hurbilpen berezia, narratiba grafikoa erabiliz. Bestalde, Galvañek ‘Tik Tok’ online komikien proiektua koordinatzen du, espainieraz hitz egiten duten eta Estatukoak diren egile berriei laguntza emateko eta agerian jartzeko. Horrez gain, ‘Tik Tok’ proiektuak sortu eta ostatatutako ‘Teen Wolf’ antologia koordinatu zuen, gero, Fosfatina argitaletxearekin elkarlanean liburuki batean bilduta eta luzatuta atera zena. Haren azken lana Apa Apa-k argitara emandako ‘Pulsa enter para continuar’ da.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data Maiatzak 10
- Ordutegia19:00
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web AZ Azkuna Zentroa


