"Rubens-etik Van Dyck-era. Pintura flandriarra Gerstenmaier bilduman"

Vitoria-Gasteiz Apirilaren 19(e)tik ekainaren 17(e)ra
  • "Rubens-etik Van Dyck-era. Pintura flandriarra Gerstenmaier bilduman"
    "Paraíso Terrenal" (Adrian de Gryef)
  • "Rubens-etik Van Dyck-era. Pintura flandriarra Gerstenmaier bilduman"
    "Paisaje de montaña con mulas" ( Joost de Momper el Joven y Jan Brueghel el Viejo)
  • "Rubens-etik Van Dyck-era. Pintura flandriarra Gerstenmaier bilduman"
    "Virgen de Cumberland" (Pedro Pablo Rubens)

Vital Fundazioa aretoan, berriz ere, bildumagile pribatu grinatsu baten eskuzabaltasunagatik ez balitz, ikusten zaila litzatekeen pintura erakusketa handi horietako bat. Hans Rudolf Gerstenmaier alemanari esker, gure hiriak XV. mendetik XVIII. mendera arteko historiatik ibilbidea egiteko aukera du, pintura flandriarraren margolan onenen bitartez.

Rubens-etik Van Dyck-era. Pintura flandriarra Gerstenmaier bilduman erakusketak hirurogeita hamar lan dakartza Vital Fundazioa aretora, hogeita hamar olio-pintura eta berrogei grabatu, Europako artearen ziklo garrantzitsuenetako batekoak eta bere ordezkari onenenak.

Rubens, Van Dyck, Goltzius, Brueghel Zaharra, Momper Gaztea, Martin de Vos, Brueghel de Velours, Van Kessel Zaharra, Adrian de Gryef eta Verbruggen-en lanak egongo dira.

Maria Toral eta Marisa Oropesak komisariatua eta Fernando Martínez de Viñaspre-ren erakusketa-diseinuaz, xehetasunen errealismoagatik eta, olioa erabiltzeko modu berritzaile bati esker, gainazalen distiragatik Europa osoko arte zaleak liluratu zituzten piezak daude erakusketan.

Europak pinturako motibo eta gaien aldaketa bortitza eragin zuen pentsaera erlijiosoaren iraultza handia bizi zuen bitartean, Flandria katolikoak eta Holanda luteranoak euren bide propioa bilatu zuten. Lurralde flandriarrean, hala ere, ez zen posible izan banatzea pinturaren ideal erlijiosoen garrantzia eta errealitatearen ikuspegi berri hura.

Eskola flandriarreko artistek hainbat genero landu zituzten. Erakusketan lan oso erlijiosoak egongo dira, lan mitologikoak eta erretratuak. Paisaiaz ere gozatu ahal izango da, XVII. mendeko arte flandriarraren ezaugarria, ohikoa zenez, nabarmenagoa Flandriako artisten artean, argien eta itzalen arteko jolasa, aurreko planoko itzala eta eszenaren atzeko aldean oraindik ageri den arrastiriko argia. Animalien eta bodegoien pintura ere arte flandriarrean garrantzi handiko beste genero batzuk dira. Flandriako artearen espezialitateetako bat zen natura hilaren generoa, loreen pintura izan zen. Interes bereziko objektuekiko zaletasun hori XVI. mendearen amaieran piztu zen Europan, Ekialde Hurbiletik, Asiatik eta Ameriketatik lore exotikoak inportatzen hasi zirenean.

Orduan hasi ziren objektu preziatutzat jotzen eta prezio altuan kotizatzen ziren. Bodegoietarako zegoen joera piktoriko tradizionala eta loreek hartu zuten protagonismo berria uztartzea, genero horretako pintura jendarteratzeko oinarri sendoa izan zen, XVII. mendearen hasieran. Lan horietako asko eszena erlijiosoak hornitzen zituzten girlandak ziren. Mota horretako lanak, oro har, agintarientzako eta elizaren ordezkarientzako opariak ziren. Nobleziaren kapera pribatuak eta orden erlijioso batzuen sakristia esanguratsuak apaintzeko ere izan zitezkeen.   

Erakusketan grabatu hautaketa zaindua ere ikusi ahal izango da, flandriarrak teknika horretan maisu handiak zirela erakusten dutenak; izan ere, beranaz trebetasun handia zutela erakusten dute estanpek, baita inprimatze kalitate bikaina ere.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data Apirilaren 19(e)tik ekainaren 17(e)ra
  • Ordutegia18:00etatik 20:30era (astelehenetik larunbatera). 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era (igande eta jaiegunetan). Abenduaren 26tik urtarrilaren 6ra: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an aretoa itxita egongo da.
  • Lekua Vital Fundazioaren Aretoa
    Postas kalea, 13 eta 15
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Vital Fundazioaren Aretoa

Non