Laudioko Musika Banda & Laudio Pop Band: "Band goes to pops/Banda pop-etara doa"

Laudio Apirilak 22
  • Laudioko Musika Banda & Laudio Pop Band: "Band goes to pops/Banda pop-etara doa"

"Udaberriko kontzertua: "Band goes to pops/Banda pop-etara doa"

LAUDIOKO MUSIKA BANDA

LAUDIO POP BAND: JAVIER LATASA (GITARRA ELEKTRIKOA), VICTOR GOMEZ (BAXU ELEKTRIKOA), IVAN RODRIGUEZ ASEGINOLAZA (TEKLATUAK), ANDER LARRAURI (BATERIA), DAVID CUESTA ARANA (AHOTSA).

EGITARAUA

1. "ADELE 21"…………..……Adele........….mold. Ong Jii.mHoo….……..……..11'10''

21 da Adele kantari eta kantagile britainiarraren estudioko bigarren albuma. 2011ko urtarrilaren 24an argitaratu zen Europako herrialderik gehienetan; aldiz, Ipar Amerikan, urte horretako otsailaren 22an argitaratu zen. Titulua datorkio kantariak adin hori zuelako diskoa osatzen duten kantak idazten hasi zenean.

2. "FEELING GOOD"…..L. Bricusse & A.Newley…..mold. Roger Holmes….….3'50'' 

"Feeling Good" abestia Anthony Newley eta Leslie Bricusse inglesek idatzi zuten 1965eko The Roar of the Greasepaint – The Smell of the Crowd musikalerako.

3. "FIREWORK"…………Katy Perry ………mold. Juanma Saez…………..…….….3'30'' 

Katy Perry abeslari eta konposatzaile estatubatuarrak interpretatzen du abestia, Teenage Dream (2010) estudioko bere bigarren albumenean sartua. Lirikoki, ahalduntze himnoa da, eta Perryk berak uste du bere albumeko abestirik garrantzitsuena dela.

4. "HEY SOUL SISTER & JUST THE WAY YOU ARE"…………………………………………. Train & Bruno Mars…………..……..…mold.Yop Sin Yee ………………….…..…….6'40'' 

Train rock eta pop talde estatubatuarraren abestia da "Hey Soul Sister". Taldeak San Frantziskon, Kalifornia, du jatorria eta 1994an sortu zen.

"Just The Way You are", Bruno Mars-ena, bere musikan Elvis Presleyk eta Michael Jacksonek, besteak beste, izan duten eragina onartzen duen artista hawaiiarrarena; reggae eta Motown ere izan zaizkio inspirazio bere soinuetan.

5. "ILARGIA"…………….……Ken Zazpi…..…….mold. Juanma Saez………………3'20'' 

Ken Zazpi pop-rock taldea Gernika-Lumon sortu zuten Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxu jotzailea) eta Eñaut Elorrieta (Lugarriko abeslaria) 1996an. Oro har, euskaraz abesten dute baina badituzte katalanez ere eginiko beren abestien bertsioak. Abesti hori 2003an editatu zen Bidean diskoaren barruan.

6. "COLDPLAY ON STAGE"……Coldplay…….mold. Michael Brown……………….…6'

Abestiak: "Clocks", "Lost!" eta "Viva la vida"

2000an "Yellow" abestia abiapuntu izan ondoren, Coldplay taldea laster bihurtu zen milurteko berriaren bandarik handienetako bat. Chris Martin buru duen laukotearen arrakastaren sekretua zen oreka ezin hobea gordetzea brit-pop introspektiboaren eta abesti epikoen artean, talde batzuen (U2, Radiohead eta Oasis) elementurik ezagunenak konbinatuz euren uztako melodia dotoreekin.

7. "I NEED TO BE IN LOVE" ..Solo saxo alto y Banda.. The Carpenters…mold. Kazuhiro Morita 4'30''

Saxo altu bakarlaria: Julen Yarritu

Richard Carpenter (The Carpenters), Albert Hammond eta John Bettis-ek idatzitako abestia da. 1976an atera zen A Kind of Hush albumaren barruan. 1995ean, CD single modura atera zen Japonian, arrakasta handia hartuta Miseinen dramaren gai musikalerako hautatu baitzen.

8. "ZEU, ZEU, ZEU"……………………………………..Gatibu………………………..mold. Juanma Saez….…….5'

Gatibu rock talde euskalduna da, Gernikan sortua, eta bizkaiera erabiltzen duena bere letretan. Taldea Alex Sarduiren (Exkixuko abeslari ohia) inguruan sortu zen 2000ko udan. Gitarretan Haimar Arejita dago, baterian Gaizka Salazar eta baxuaren arduraduna Mikel Caballero da. Bizkaieraren alde egiten duten sustapen horri esker, hainbat sari eta aintzatespen jaso dituzte bai erakundeen bai kultura elkarteen aldetik. Abesti hura Euritan dantzan (2009) diskoaren barruan editatu zen.

9. "DISCO HITS MEDLEY"………………………….mold. Fedor Vrtacnik……………………………………... 8'40''

Abestiak: "Y.M.C.A", "Que Será Mi Vida", "D.I.S.C.O.", "Born To Be a Live", "Funky Town", "Don't Let Me Be Misunderstood", Gonna Fly Now", "What a Feeling".

Zuzendari artistikoa: Pedro Ignacio Adrián González

Hurrengo kontzertua: "Musika Mundi". Maiatzak 27. Aldaiko karpa estalia, 19:00.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data Apirilak 22
  • Ordutegia19:00
  • LekuaDone Petri eliza
    Laudio
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non