Trizak (Jon Piris, Hasier Oleaga, Julen Izarra)

Getxo Uztailak 6
  • Trizak (Jon Piris, Hasier Oleaga, Julen Izarra)

Getxo Jazz 2018 - Getxoko Nazioarteko Jazzaldia

Trizak proiektuak izen bereko lehen diskoa kaleratu du Gaztelupeko Hotsaken, Errabal zigiluaren eskutik. Hirukotea da taldea, saxoa, kontrabaxua eta bateriak osatutako formazio berezia, eta musika inprobisatua du oinarri. Jazz musikan nahiz bestelako alorretako hainbat proiektuetan ibilitako hiru musikari elkartu dira bertan: Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarra.

Itsasontzietan belak igo eta jaisteko sokak dira "trizak", bidaietako hasieren irudi. “Trizak listo eduki” esan ohi da portuan adi egoteko eskatzen denean, etortzekoa den edozelango gertaeraren aurrean prestatuta. Badauka musika honek jazzari propio zaion abentura gogotik, baita beste eremuetatik jasotako haize freskorik ere.

Proiektuak taldekideek idatzitako musika jotzeko topagunea izan nahi du, jatorrian hitzik gabeko esparru instrumentalean, geroan akaso beste diziplina batzuekin uztartuta ere.

Getxoko Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data Uztailak 6
  • Ordutegia19:00
  • LekuaAlgortako Geltokia Plaza
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non