Zinekluba: "Ama, nora goaz?"

Bergara Apirilak 18
  • Zinekluba: "Ama, nora goaz?"
  • Zinekluba: "Ama, nora goaz?"

Ama, nora goaz? filmak Guda Zibilean Gipuzkoatik alde egin behar izan zuten emakumeen bizipenak azaltzen dizkigu, 80 urtez isilean mantendu den errealitate honen bitartez. 1937ko neguan, 1.000 emakume Gipuzkoako 14 herritik kanporatuak eta seme-alabak besoetan harturik euren etxeetatik alde egitera behartuak izan ziren, nora eramango zituen ez zekiten bidaia bati hasiera emanez. Emakume abertzale eta errepublikarrak ziren, Errepublikaren alde frontera borrokatzera joandako gizon haien emazteak.  

Iban Gonzalezek zuzendu, Karmelo Vivanco (Baleuko) eta Idurre Cajaravillek ekoiztu eta  Jon Gonzalok egin du  film honen gidoia. Bárbara Rivas eta Esther Remiro dira dokumental honetako aktore bakarrak, gainerakoak, Zumaiako emakumeak barne, euren etxeetatik erbesteratuak izanaren esperientzia larria bizi izan zuten emakumeak dira. Edurne Aizpurua, Lore Albizu, Margari Albizu, Josune Sasiain, Lide Balenciaga, Agate Sodupe, Tere Larrar, Itziar Sagarzazu, Matilda Aizpurua, Garbiñe Andonegi, Arantza Bullain eta Anita Usiaindira bertan azaltzen diren emakumeak

  • Zuzendaria: Iban Gonzalez
  • Ekoizleak: Karmelo Vivanco, Idure Cajaraville
  • Gidoia: Jon Gonzalo
  • Argazkia: Iban Gonzalez
  • Muntaia: Iban Gonzalez
  • Aktoreak: Barbara Rivas, Esther Remiro
  • Elkarrizketatuak: Edurne Aizpurua, Lore Albizu, Margari Albizu, Josune Sasiain, Lide Balenciaga, Agate Sodupe, Tere Larrar, Itziar Sagarzazu, Matilda Aizpurua, Garbiñe Andonegi, Arantza Bullain, Anita Usiain

 


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data Apirilak 18
  • Ordutegia20:00
  • LekuaZabalotegi Aretoa
    Bergara
  • Zenbatekoa3 €
  • HizkuntzaEuskara

Non