Juliette Armanet

Bilbao Maiatzak 4
  • Juliette Armanet

Ahots bat, piano bat, testuak. Ekuazio erraz hori darabil Juliette Armanet-ek (bitxia, gaur den egunean), "chanson française" delakoaren zaindariak. Pianoa du beti ondoan, "bere piztia beltza", krimen eta dantzarako betiereko laguna. Gisa horretan, Juliette Armanet-ek urtebete eman du ia, bere erokeria sentimental gozoak aditzera ematen egunetik egunera ugaltzen doazen entzuleei.

Nostalgiaren eta umorearen artean balantzaka, gai da aura berezi bat sortzeko bere haragizko melodia sentiberen inguruan, kolore arrosatik beltzera dantzan. Koru zoragarriak, eta letren edertasuna eta fintasuna ikusita, bistan da chanson-eko figura handien alaba dela, zalantzarik gabe, Sheller eta Christophe-rena, Veronique Sanson eta Tellier-ena.

Petite Amie da Juliette-ren azken lanaren titulua, eta Marlon B-ek eta Antoine Pesle-k zuzendu dute batera. Hamabi pieza ditu, betiereko lagun duen pianoaren inguruan suharki moldatuak denak. Interpretaziorako duen senari esker, Parisko gazte honek variété frantsesa aldatu, eta ispiluaren bestaldera eramatea lortzen du.


Laburrean

Non