Kenny Garrett Quintet + Anders Fjeldsted Sextet
Getxo Jazz 2018 - Getxoko Nazioarteko Jazzaldia
Kenny Garret (1960, Detroit) gaur egungo jazzaren erreferentzia nagusienetariko bat da eta bere aurkitzailea izan zen Miles Davisen azken garai musikaleko oinordekoa omen da. Oso gazte zela saxoa, klarinetea eta txirula jotzen nabarmendu zen eta 70eko hamarkadaren amaieran Duke Ellington Orkestran abiatu zen agertokietan. New Yorkera bizitzera joan zen eta laster hasi zen sarritan jarduten George Colemanen jam sessions-etan eta baita Mel Lewis eta Frank Foster talde handietan. 1984. urtean kaleratu zuen lider gisa eginiko lehenengo diskoa, Introducing Kenny Garrett, hain zuzen ere. Hurrengo urtean Freddie Hubbardekin elkarlanean aritzen hasi zen eta Out of The Blue taldearekin disko bate gin zuen. Garai horretan ere Art Blakeyren Jazz Messengers taldearekin aritu zen eta baita Miles Davis handiarekin ere.
Bere ibilbidean, Garrettek berezko doinua eta melodia bereizgarria erakutsi du, baita hizkuntza musikal ezberdinak erabilita ere. Azken urteotan bilakaera handia izan du konpositore eta bere bandaren lider gisa. Doinu anitz jorratu ditu, straight jazzean hasi eta erritmo garaikideetan amaitu, Karibeko, Chick Corea edo Chucho Valdésen eraginak ahaztu Gabe. 2010ean Jazz Instrumentaleko Disko Onenari emandako Grammy saria irabazi zuen John McLaughlin, Chick Corea, Christian McBride eta Vinnie Colaiutarekin grabatutako Five Peace Band lanari esker. 20 bat disko kaleratu ditu Garrettek eta horietako azkena Do Your Dance (2016) da, melodia dantzagarriak, solo jatorrak eta groove erritmoak uztartzen dituena. Getxon, uztailaren 5ean, ostegunean, jardungo da Garrett (saxoak) boskotean Vernel Brown (pianoa), Corcoran Holt (baxua), Marcus Baylor (bateria) eta Rudy Birdekin (perkusioa).
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Uztailak 5
- Ordutegia21:00
- LekuaAlgortako Biotz Alai Plaza
Getxo - Zenbatekoa12 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez


