"Gelatina dura. 80ko urteetako istorio ebatsiak" erakusketa

Pamplona/Iruña Martxoaren 20(e)tik ekainaren 24(e)ra
  • "Gelatina dura. 80ko urteetako istorio ebatsiak" erakusketa

Ziudadelako Arma Aretoak hartuko du ‘GELATINA GOGORRA 80ko urteetako istorio ebatsiak’ erakusketa, martxoaren 20tik ekainaren 24ra. Erakusketaren antolatzailea: Bartzelonako MACBA Museu d’Art Contemporani, HIRIARTEA Kultura garaikideko Zentroarekin (Iruñeko Ziudadela) elkarlanean. Komisarioa, Teresa Grandas. Gelatina gogorra erakusketak atzera begirako bat proposatzen digu Espainiako Estatuaren 80ko urteetara, garai hartan sortutako kontakizunei berriz ere helduz gaur egungo ikuspuntuetatik abiatuta.

1977. eta 1992. urteen arteko aldia hartzen du proiektuak, batzuetan berezko muga horiek ezinbestean gainditzen baditu ere. Proiektuak gertaera historiko zenbaiti heltzen die, gizarte, politika eta ekonomia esparruetan, eta, aldi berean, talde zein pertsona ekintzaile kultural eta artistiko batzuen lanak aurkezten ditu, halakoenak ezen subertsio eta desadostasunarekin bat etorrita bestelako jarrerak hartu baitzituzten, gezurtatzetik, ironiatik eta kolokan jartzetik abiatuta. Erakusketak honako artelan mota hauek aurkezten dizkigu: filmak, dokumentalak, telebista-saioak, iritzi-aldizkariak, komikiak, fanzineak, arte-lanak, bai eta ariketa antiartistikoak ere, besteak beste, estetikoa eta soziopolitikoa elkar lotuz, gure historia iragan berriko garai zoragarri batera eta gaur egungo egoerara ere hurbiltzeko zubi-lanak sortu nahian. Ibilbidean zehar ezinbestean elkar gurutzatzen diren zazpi kontakizunek, izan zitezkeenetatik, eratzen dute, hortaz, Gelatina gogorra erakusketa.

1 Ahantzitako memoria. Iragan pasa berriaren adierazi eza
2 Angelu itsuak. Borroka autonomoetatik instituzionalizazio demokratikora
3 Lanjantzi urdinetik lepo zurira. Langile-mugimenduak desegitetik neoliberalismora
4 Nire ametsetako auzoan. Hirigintza basatitik ikuskizun-hirira
5 Garaitu ederrak. Drogak eta espetxeak
6 Ebatsitako letrak. Kontrakultura versus arte-erakundea
7 Gas egoera. Bestekotasuna


Laburrean

Non