Pablo Milanes
Nahitaezko kontzertua. Hori eskaintzen digu Pablo Milanés kantautore Kubatarrak. Yolanda edo El breve instante en que no estás bezalako kanta ospetsuak birpasatuko dituen kontzertu paregabea. Gainera, Vestida de mar edo Días de luz bezalako abesti egin berriak ere ekarriko dizkigu, bere musika sorkuntzan zehar non-nahi aurki daitekeen gaietako bati buruz hausnartzeko: denboraren joana saihestu ezina.
Zortzi urteren ostean, trobalari apart hau Bilbora itzuliko da Esencia tourrarekin, hutsegin ezineko hitzordua musikari errepikaezin honen jarraitzaile berri zein aspaldikoentzat. Bere ibilbide arrakastatsuan, bakarkako 40 album baino gehiago eta taldean egindako hainbat diskotan parte-hartze ugari aurki daitezke. Nueva Trova Cubanako ordezkari garrantzitsua den Pablo Milanés, hitzezko kantari, konpositore eta poetarentzat, zuzeneko emanaldiak bere lanaren une gorena dira, eta agertokia, bere burua adierazteko tokirik garrantzitsuena.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Ekainak 23
- Ordutegia20:00
- Lekua Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao - Zenbatekoa38 / 62 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Euskalduna Jauregia


