Jaime Refoyo: "Geografía del Pensamiento"
Azkuna Zentroak Jaime Refoyo artistaren lana aurkeztuko digu, 'Arte biziak' programaren barruan. "Pentsamenduaren geografo" honek tailer bat egingo du 'GEOCOCO'ri buruz, hau da, gorputzez sortutako marrazkia abiaburutzat hartuta motrizitatea lantzeko garatu duen metodoaz. Horrez gain, "Geografía del Pensamiento" performancea eskainiko digu, zentzumenezko proposamen bat marrazketari eta mugimenduari buruz.
"Geografía del Pensamiento" zentzumenezko proposamenak zubiak eraiki nahi ditu, Jaime Refoyok bere pentsamenduaren geografiaren aztarna paperezko orri batean inskribatzeko bide ematen duen esperientziaren eta ekintza hori ikusten duten pertsonen hausnarketaren artean.
Performanceak kontzientzia sortu nahi du muga batez eta haren aurkakoaz, lerro bakar baten forman. Beste gorputz batzuei dagokienez, gorputzak duen mugimendu naturalaren emaitza den lerro hori. Gure arrazoibidearen logika hausten duen lerroa, erronka jotzen baitu lekuko gisa ikusi duguna gure errealitatearen partea dela onartzeko eta, aldi berean, hori gerta dadin bide eman dela ez jakiteko.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaria: Jaime Refoyo
- Pelikula: Álex Salom & Jaime Refoyo
- Laguntza teknikoa eszenografia eta argiztapena: Óscar de Paz
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data Martxoak 1
- Ordutegia20:00
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - Zenbatekoa4/6€
- Sarrerak Erosi
- Web AZ Azkuna Zentroa


