"Black is Beltza", Fermin Muguruzaren erakusketa-proiektua izen bereko eleberri grafikoaren inguruan

Donostia-San Sebastián Ekainaren 15(e)tik urriaren 18(e)ra
  • "Black is Beltza", Fermin Muguruzaren erakusketa-proiektua izen bereko eleberri grafikoaren inguruan
  • "Black is Beltza", Fermin Muguruzaren erakusketa-proiektua izen bereko eleberri grafikoaren inguruan
  • "Black is Beltza", Fermin Muguruzaren erakusketa-proiektua izen bereko eleberri grafikoaren inguruan

Fermin MuguruzaHarkaitz Cano idazlearen eta Jorge Alderete irudigilearen laguntzaz sortutako eleberri grafikoari buruzko erakusketa erabat berrituta dator San Telmoko Laborategira (2014an Azkuna Zentroan egon da): irailean aurkeztuko den animazio filmerako erabilitako edukiekin.

Black is Beltza proiektua burutzeko erabili den materiala du erakusgai, hala egileak istorioa egituratzeko laguntza moduan izan dituen prentsa-artxiboak, nola animazio filmaren marrazkiak, edota ikus-entzunezko materialak, sasoi hartako ikuspegi sozial, politiko eta kulturalaren erakusgarri.

Black is Beltza proiektuak (eleberriak lehenbizi eta laster, filmak) ekintza eta espioitzako istorio bat eraikitzen du, musika, amodioa eta iraultza nahasiz, eta zinemagintzako genero desberdinak eta ikus-entzunezko aurrerapenak elkartuz.

Fermin Muguruzak proiektu honi ekitea erabaki zuen prentsan gatazka bat jasotzen zuen irudi bat aurkitu zuenean, paradoxikoki bada ere, gatazka hori arrotza eta ezaguna baitzitzaion aldi berean: 1965ean New Yorken egindako desfilean, Iruñeko erraldoien konpartsako erraldoi beltzek parte hartzea debekatu zuten.
Gertaera historiko hori abiaburu hartuta, Muguruzak gure istorioko pertsonaia nagusiaren kontakizuna eraikiko du, Manex Unanuerena.

Gazte horren begirada hartuta, kontakizunak zehatz azalduko dizkigu hirurogeiko hamarkadaren erdialdeko asalduzko garaietan izan ziren gertaera nagusiak.

AntolatzaileakSan Telmo MuseoaAzkuna ZentroaTalka Records & Films

JARDUERAK

Proiekzioak

  • Uztailak 3, 22:00. Heavy Metal (1981), Gerald Potterton. JBA euskaraz
  • Uztailak 10, 22:00. Have a Nice Day (2017), Liu Jian. JBA gaztelaniaz
  • Uztailak 17, 22:00. Re-vengeance (2016), Bill Plympton. JBA euskaraz

San Telmo Gaua
Uztailak 21, 20:30-24:00
Irekiera berezia eta zuzeneko musika.

Zeharkako begiradak
Erakusketa Fermin Muguruzaren eskutik ezagutzeko aukera.
Doan, izen-ematearekin: 943 48 15 61 / stm_erreserbak@donostia.eus


Laburrean

Non