"Sarajevo: Gerra eta Bakea", Gervasio Sanchezen argazki-erakusketa

Gernika-Lumo Martxoaren 6(e)tik martxoaren 23(e)ra
  • "Sarajevo: Gerra eta Bakea", Gervasio Sanchezen argazki-erakusketa

Gernikako kultur egitaraua: 2018ko urtarrila-martxoa (pdf)

Bosnia-Herzegovinako gerra nire lanaren eta bizitza pertsonalaren zati ukaezina da. Nire oroimenak nekez ahazten du gatazka hura. Etengabeko bonbardaketekin amesten jarraitzen dut, eta bertako biztanleen aurpegietako beldurra ikusten dut oraindik ere, nahiz eta 2017ko apirilean mende laurden beteko den gatazka hasi zenetik.

Gerra kontatzea ezinezko dela ikasi nuen han. Boligrafoa guztiz agortuta, adimena zeharo zorroztuta edo errealitatea ezin hobe zehaztuta ere, ezin daiteke lortu irakurleak gatazka armatu baten egia zein den ulertzea Halakorik bizi ez duenarentzat pentsaezina da eragindako izua.

250.000 bosniar izan ziren erailak edo desagertuak, eta horietako 16.000 adin txikikoak ziren. Sarajevon soilik 1.601 haur hil ziren. Herrialde guztian, aitarik edo amarik gabeko 25.000 adingabe baino gehiago dago.

Gervasio Sánchez

Argazki-kazetari independiente eta gatazka armatuetan espezializatu gisa,1984an hasi zuen bere ibilbidea. Agazki-liburu dozena bateko egilea izanik, sari asko jasotakoa da; horien artean nabarmentzekoak dira: Cirilo Rodríguez, Andalucia de Cultura, Prentsako Arteko Kluba, Kazetaritzako Giza Eskubideak, Liber Press, Javier Bueno, Ortega y Gasset eta 2009ko Argazkilaritzako Sari Nazionala. 1998az geroztik UNESCOren bakearen berriemaile berezia da.


Laburrean

Non