"Jendea eta jendilea", Borja Arratibelen erakusketa
Teles Hernandez-ek honela aurkezten du erakusketa hau:
"Artea ez da beti plazer edo atsegina ematen duena, nahiz eta ikusleak, ederlan baten aurrean, hori bilatu gehienetan. Maiz, artistaren lanaren xedea oihua da, garrasia, mailua, jendea astintzeko pentsatzen jar dadin edo gai jakin bati buruzko pentsaera alda dezan. Eta hori da, hain zuzen, Jendea eta jendilajea deituriko erakusketa honetan Borja Arratibelek egiten duena".
"Bera itotzen duen munduko jende eta jendilajea hartzen du abiaburu, biluztu eta, bere barne begiradaz pasatu ostean, erabat eraldaturik erditzen ditu koadrootan, lau trazotan eta kolore urriez; sarri ironiaz, sarri krudeltasun osoz. Erakusketako margo bakoitza mundu bat da, gu –ikusleok– inolaz ere sorgor uzten ez diguna; gehienetan, irudiek aztoratu egiten gaituzte eta pentsakor jartzen".
Oharra: inaugurazioa ostiralean bertan, urtarrilak 12, izango da, iluntzeko 19:00etan.
Erakusketa Areto Zaharra.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data Urtarrilaren 12(e)tik otsailaren 23(e)ra
- Lekua Okendo Kultur Etxea
DK. Nafarroa etorbidea, 7 (Gros)
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Okendo Kultur Etxea


