SolasAlean: Huntza taldeko Josune Arakistainekin solasaldia

Vitoria-Gasteiz Urtarrilak 18
  • SolasAlean: Huntza taldeko Josune Arakistainekin solasaldia

Zer galdetuko zenioke Huntza taldeko trikitilariaeta abeslaria den Josune Arakistaini?

SolasAlean elkarrizketa irekien zikloak emakume sortzaile gaztea gertuagotik ezagutzeko proposamenarekin abiatuko du urtea. Oraingoan saioa “Eraldaketa sortzaileON afera” egitasmoarekin elkarlanean antolatu da. Horiek horrela egitasmo honen sustatzaileak direnIrantzu Lekuek eta Olatz Alonsok gidatuko dute elkarrizketa. Hori bai, betiko moduan publikoak nahi beste galdera egin ahalko ditu.

Elkarrizketa irekia 19:00etan izango da Ortuño aretoan. Elkarrizketan esandakoak ALEAn argitaratzeaz gain "Eraldaketa sortzaileON afera" egitasmoan ere bilduko dira. Sarrera irekia da lekua bete arte.

SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA komunikabideak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena. Kazetarien-elkarrrizketa gidarien galderez gain, publikoak egindakoak ere erantzuten dituzte gonbidatuek. Orain arte Gorka UrbizuGarbiñe BiurrunKike Amonarriz, Josebe IturriozAne IrazabalJuan Jose Ibarretxe, Joxe Mari Agirretxe "Porrotx"Maialen LujanbioGemma Zabaleta, Iñaki PerurenaZuriñe Hidalgo, Jone GoirizelaiaAlberto ZerainSabin Salaberri, Jokin BildarratzToti Martinez de LezeaAndoni EgañaAitziber Garmendia eta Olentzero eta Mari Domingi izan ditugu gurean SolasAlean.


Laburrean

Non