"Displacement", Ion Macarenoren erakusketa
BilbaoArte Fundazioak erakusketa berri bat irekiko du maiatzaren 18an (ostirala), Ion Macarenoren Displacement. 2017an egoile izandako artista bilbotarrak eskultura nagusiki lantzen duen erakustaldia aurkezten du maiatza eta ekaina bitartean. Bertan, 3Dko teknologia gehitzen zaio bere lanari, eskulturaren ohiko kontzeptua eraldatuz eta aldaketa tekniko baten beharra azalduz. Erakusketa berria astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 17:30etik 20:30era, ekainaren 15era arte.
Eskultore bilbotarraren lanak hiri-espazioan eta bere transformazioan du ardatza, hiritarren sormen-adierazpenak eta euren beharrek eragiten dituztenak. Horregatik, bere lanetan interes eta erreferentzia horiek islatzen saiatzen da nolabait, berdin dio bere piezaren bat izan ala 3D euskarrian sortutako proiektu bat.
Horrela, erakusketa honetan aurkezten dituen ikus-entzunezko obrek hiriko bizimoduari berezkoak zaizkion aisialdirako guneak dituzte kokaleku, jarduera zehatzak gauzatzeko prestatu diren altzariak, helburu konkretu bati erantzuten diotenak. Askotan kirol-jardueretarako gordetzen dira hauek, eta definitzen dituzten jarduerekin betetzea espero da.
Saskibaloi kantxak, futbito-zelaiak, frontoiak, korrika egiteko bideak, eta hauek osatzen dituzten elementu arkitektonikoak, esaterako, hesiak, eskailerak, aldapak, lauzak, bankuak, kale-argiak eta abar, artista sustatzen duen imajinarioaren parte dira.
Hiri-altzarien berregokitzean daukan interesak hauen sormen prozeduretan arreta jartzera higitzen du artista, eta baita 3D euskarri digitaletan ere. Izan ere, 'isplacement izenburua modelatu digitalerako tresna garrantzitsuenetako baten izenari deritzo.
Ikus-entzunezko edizio eta ekoizpen softwareen demokratizazioari esker tresna hauekin esperimentatzeko ahalmena ematen dio Macarenori, talde tekniko eta espezializatuek bakarrik eskura zituzten erremintak. Softwareari buruzko ezagutza teknikoaren faltak sormen-prozeduraren zenbait momentutan aurretik jakin ezinak agertzea ekartzen du, artistaren poztasuna eraginez.
ARTISTARI BURUZ
Ion Macareno (Bilbo, 1980) Arte Ederretan doktorea da EHUan. 2010etik ikerketaren eremuan garatzen du bere lana unibertsitate bereko Eskultura Departamentuan. Bakarka, besteak beste, José de la Fuente Galerian, Rekalde Aretoan eta Montehermoso Kultura Zentroan erakutsi ditu bere lanak. Halaber, hainbat taldekako erakusketa eta nazio ezberdinetako azoketan parte hartu du.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data Maiatzaren 18(e)tik ekainaren 15(e)ra
- OrdutegiaZentroa, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara. Erakusketa aretoa: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era
- Lekua BilbaoArte
Urazurrutia, 32
Bilbao - HizkuntzaBat ere ez
- Web BilbaoArte


