"Mami Lebrun"
Oharra: gonbidapenak agortuta.
Urtero, martxoaren 27an Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari, eta halaxe egingo da aurten ere. Saria eman ondoren, obra saritua antzeztuko da: Mami Lebrun antzezlanak irabazi du aurten.
Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira, Kontxak gaztetan Pariseko Cabaret batean bizitakoak kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek...
Mami Lebrun Xake Produkzioak konpainia sortu berriaren lehen antzezlana da.
- Zuzendaria: Getari Etxegarai
- Gidoilaria: Kepa Errasti
- Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal
- Aktoreak: Kepa Errasti, Ane Pikaza, Ainara Ortega
- Musika: Pascal Gaigne
- Konpainia: Xake Produkzioak
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaXake Produkzioak
- Data Martxoak 27
- Ordutegia19:30
- Lekua Victoria Eugenia Antzokia
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaGONBIDAPENAK AGORTUTA
- HizkuntzaEuskara
- Web Victoria Eugenia Antzokia


.jpg)