Ene Kantak: "Astonauta, Tronpeta Flauta"

Durango Abenduak 9
  • Ene Kantak: "Astonauta, Tronpeta Flauta"

Durangoko Azoka 2017 egitarauaren baitan, Saguganbara gunean.

Astonauta, Tronpeta Flauta lan berriaren fitxa.

Lur planetan barrabaskeri asko daude: kutsadura, kontzertinak, gerrak... Gure lagunek zerbait egin nahi dute mundua hobetzeko eta liburu magikoaren bitartez, irria hedatuz eta abestiekin dantzatuz, ilargira doaz konponbide baten bila. Bertan asto bat aurkituko dute eta hasieran beldurra sortaraziko dien estralurtar bat ere bai. Astoak magia egiten du eta Enekori eta Nereari lagundu nahi die.

Lortuko al dute mundu goibel honi laguntzea?

Informazio gehiago: Ene kantak

 


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaEne Kantak
  • Data Abenduak 9
  • Ordutegia13:00
  • Lekua Landako Gunea
    Landako Etorbidea, 6
    Durango
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Landako Gunea

Non