"El príncipe de Maquiavelo"

Basauri Otsailak 10
  • "El príncipe de Maquiavelo"

Makiavelok 1513an idatzi zuen Printzea. Bost mende geroago, haren hitzek indarrean jarraitzen dute erabat. Agintariek herria nola menderatu ikas dezaten idatzitako eskuliburua da, ala herritarrak agintariek nola menderatzen gaituzten ohartarazteko?

Azterketa politiko gordinaren konplexutasunak indar handiagoa hartzen du norbera bere bizitzako ibilbide larriaz jabetzen denean. Hori izan da Makiaveloren Printzea eraikitzeko helburua: obra eta sortzailea batzea, askok eta askok, azalpen bat emateko aukera eskaini ere egin gabe, iluntasun moralera zigortu duten pertsonaia liluragarriari ahotsa ematea. Orain badu. Eta entzun egin behar dugu, bide batez, botereak –zeinahi ideologia eta zeinahi garaitan– beti arau berberei jarraitzen diela ikusteko, xedea edozein delarik, bitartekoak edozein direlarik.

El príncipe de Maquiavelo
Dramagintza eta zuzendaritza: Juan Carlos Rubio
Egilea: Nicolás Maquiavelo
Interpretea: Fernando Cayo

Iraupena: 75'

 


Laburrean

Non