"Zirriborroak" Musika eta marrazketa tailerra
Gabonak Arte 2017 programaren barruan
4 urtetik aurrera
Zirriborroak tailerrean espazioak sortu nahi ditugu musikaren eta pinturaren bidez. Adin guztietako jendearengana zuzenduta dago. Laminak jarriko ditugu piano baten gainean, eta etortzen direnak hor marrazten hasiko dira. Zuzeneko musika inspirazioa izango da zirriborroak egiteko. Pianoa isiltzen denean, egindako zirriborroak jaso, eta bertikalki jarriko ditugu espazioan, formen eta koloreen erakusketa bat sortzeko.
Piano-jotzaileak musikagile desberdin baten obrak joko ditu egunero. Saio bakoitzaren amaieran zintzilikatutako zirriborroek espazio desberdinak sortuko dituzte: egun batean Albeniz espazioa, beste batean Piazzola espazioa, hurrengoan Laboa espazioa...
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data Abenduaren 27(e)tik urtarrilaren 4(e)ra
- Ordutegia12:00-14:00 eta 18:00-20:00
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - ZenbatekoaSarrera doan
- HizkuntzaElebietan
- Web AZ Azkuna Zentroa


