Chris Robinson Brotherhood
Chris Robinson Brotherhood, The Black Crowes-en sortzaile izan zen Chris Robinson-en taldea, Bilboko Kafe Antzokian izango da 2018ko martxoaren 7an. Kontzertua "An evening with Chris Robinson Brotherhood: Barefoot in the Head Tour" mundu mailako biraren barnean kokatzen da.
2012an hasi zuen ibilbidea taldeak, eta Barefoot In The Head bere bosgarren estudioko lana da (2016 eta 2017 bitartean hiru disko kaleratu dituzte). Robinson berak adierazi duenez, disko honen helburua zen taldearen eta bere zaleen arteko loturak sortzea: "Antsietate eta sasi-egiez beteriko garai hauetan gure jarraitzaileek gure musika ahalik eta zintzoena dela sentitu dezaten nahi dugu eta askatasun sentimendu bat eman diezaiela, beti ortozik dantzan egongo balira bezala".
Kontzertuak hiru ordu iraungo ditu, bi zatitan bananduta, eta klasikoen eta The Black Crowes-en moldaketak ere izango ditu.
Salmenta tokiak: ticketea.com, kafeantzokia.eus, El Cuervo (Juan de Garay, 25. Barakaldo) eta Riff Music Getxo (Bolue, 10. Algorta).
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data Martxoak 7
- Ordutegia20:30
- Lekua Bilboko Kafe Antzokia
Done Bikendi, 2
Bilbao - Zenbatekoa25/30 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaIngelesa
- Web Bilboko Kafe Antzokia


