"Picasso. 'Guernica'ren bidaia"
Erakusketa Pablo Picassoren Guernica margolanari buruzkoa da: Errepublikako Gobernuak enkargua egin zionetik Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalera heldu artekoa.
Ikerketa lan baten emaitza dugu proiektu hau, Guernicak bizi izan dituen bidaiak eta gorabeherak gertutik jarraitu dituena, bai eta publiko orokorrari gerturatu nahi diona bizi izan duen historia zoragarria: artista aparta, momentu historiko erabakigarri bat, pintura sentimendu pertsonalen eta kolektiboen irudi, museoetatik kalera hedatzen den artea.
Erakusketa eremuak
- Picassoren estudiotik Trocaderora
- Guernica kanpaina politiko baten erdian
- Guernicaren sakralizazioa: artelana
- New Yorketik Madrilera
- Guernica kalean
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera: 12:30-14:00 eta 17:00-21:00
- Larunbateetan, igandeetan eta jaiegunetan: 11:00-14:00 eta 17:00-21:00
- Bisita gidatuak, jendearentzat, oro har: astelehenetik ostiralera 19:00etan eta larunbatetan, igadetan eta jai egunetan 12:00etan eta 19:00etan. Ez da beharrezkoa hitzordua.
Taldeentzako bisitak
- Astegunetako bisitak: ikastetxeentzateuskaraz eta gaztelaniaz, zure ikasleen hezkuntza-mailara egokituak, Haur Hezkuntzatik aurrera (3-16 urte), elkarte eta erakunde soziokulturalentzat.
- Ordutegia: 9:30-13:30 eta 15:00-17:00. Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da hitzordua adostea hurrengo telefonoan: 902 906 666. Informazio gehiago.
Antolamendua
- "la Caixa" Gizarte Ekintzak eta Gasteizko Udalak antolatu dute erakusketa.
Parte hartzeko betebeharrak
- Ordaintzekoa: ez.
- Parte hartzeko, ezinbestekoa da eguna eta ordua adostea. Telefonoa: 902 906 666
- 25 pertsona gehienez ere talde bakoitzeko
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data Urriaren 31(e)tik azaroaren 30(e)ra
- LekuaAndre Maria Zuriaren plaza
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez


