"Maurizia"
Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2017 jaialdiaren barruan.
Maurizia Aldeiturriaga Euskal Herriak eman duen emakume eredugarria da. Lehen emakume panderojole den aldetik, plazarik plaza bere panderoa hartu eta bere ahots eta izaera boteretsua lau haizeetara zabaldu zuen emakume sendoa. Emakume handi, sendo, eta eredugarri abiapuntu hartuta, emakumeak bere baitan dituen alderdi ezberdinak taularatzea bilatuko da; Alderdei indartsua, ahula, aurpegirik gogorrena eta aurpegirik xamurrena, alderik argiena eta alderik ilunena, irudi astun eta primarioa eta irudi arin eta sofistikatua. Beti ere panderoa izango da gidaria, emakume hau eta gainerako emakume guztiak, nolabait, apurtxo bat gehiago eta hobeto ezagutzeko.
Aukeran Dantza Konpainia 1997an sortu zen, Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez. Ordudanik ibilbide luze eta emankorra izan du, hainbat ikuskizunen produkzioak eta horiekin egindako birek erakusten dutenez. Dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko mestizajea da lan koreografikoaren ezaugarria. Azken sorkuntzen artean honako hauek ditugu: Sutargi (2001), Izena duen guztia omen da (2003) Bideak (2006),Gernika, danza sobre el lienzo (2009), Burnia (2011) eta Geltokia.
FITXA ARTISTIKOA
- Koreografoak: Edu Mururamendiaraz-Aukeran DK
- Zuzendaritza Eszenikoa: Ainhoa Aierbe
- Ekoizpena: Aukeran DK
- Eszenografia Diseinua: Aukeran DK
- Eszenografia Errealizazioa: Aukeran DK
- Argiztapen diseinua: Carlos Solano
- Argi teknikaria: Carlos Solano
- Soinu teknikaria: Kandi Fernández
- Jantzia: Oscar Armendariz
- Jantzien errealizazioa: Oscar Armendariz
- Interpreteak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun
- Iraupena: 65'
Laburrean
- Mota Dantza
- Konpainia
- Data Azaroak 26
- Ordutegia18:00
- Lekua Soreasu Antzokia
Foru kalea, 6
Azpeitia - HizkuntzaBat ere ez
- Web Soreasu Antzokia


.png)

.png)


