Zentsura At! 2017
Erakusketak:
- Kamiseten gerra (azaroak 6-17)
- Censuras-Zentsurak, Agustin Ibarrolaren erakusketa (2018ko urtarrilak 18-otsailak 28)
Antzerkia:
Azaroak 11, 20:00etan.
- La Bruja y Don Cristobal
Kontzertuak:
Azaroak 8, 20:00etan.
- VIEUX FARKA TOURE (MALI)
Azaroak 9, 20:00etan.
- MODDI (NORVEGIA)
Azaroak 10, 20:00etan.
Eztabaida-mahaiak:
- ADIERAZPEN ASKATASUNA VS ZENTSURA PRENTSAN
Asteartea, azaroak 7, 20:00etan.
- DEEP WEB EDO ZELAN SAHIESTU ZENTSURA
Dokumentalak:
Censurados Film Festival / Filtrorik gabeko pelikulak
"Zuk ikustea nahi ez duten pelikulak". Lelo honekin sortu zen 2014. urtean Censurados zinemaldia, zentsuratuak edo debekatuak izan diren filmak eta ikus-entzunezkoak erakusteko gune bat. Askotariko arrazoiak tarteko zentzuratuak izan diren filmak dira: arrazoi politikoak, erlijiosoak, sozialak, sexualak, generoarekin edo ingurunearekin loturikoak...
Censurados jaialdian zabaldu nahi dituzte askatasunez ikusteko edo entzuteko zailak diren obrak, beren gaineko hausnarketa bultzatzeaz gainera. Adierazpen-askatasunaren, berdintasunaren eta giza eskubideen alde egunero borrokatzen diren filmegile, artista eta kolektiboen bozgorailua izan nahi dute eta eremu bat eskaini, askatasunez jardun dezaten.
Adierazpen-askatasuna ezinbestekoa da gizarte libre eta bidezkoa izateko. Zinemaldian horren inguruan hausnartuko dute, zinemako eta ikus-entzunezkoen esparruko lan zentsuratu hauen bitartez. Zentsura At! jaialdia 2016 hasieratik ari da lanean jaialdi honekin batera.
- BOCONAS Zuz. Leonor Jiménez / Espainia eta Bolivia / 2016 / Dokumentala / 70 min.
Yolanda, Victoria, Emiliana eta Sdenka etorkinak dira, eta neskameak; horrez gain, Boliviako Emakumeak Sortzen talde feministaren irrati komunitarioko (Desio Irratia) esatariak ere badira.
- THIS WAS HASANKEIF Zuz. Tommaso Vitali / Italia eta Turkia / 2015 / Dokumentala / 90 min.
Imajina ezazu leku miresgarri bat, zeu jaio zinen herrian, milaka urteko haitzuloz betea. Imajina ezazu lagun minekin Tigris ibai mitikoan jolasten ari zarela, edo udako zeru izartsu baten azpian teilatuan lotan zaudela. Hau Hasankeyf da, Anatoliako (Turkia) historiako milaka urteko altxorra, egun desagertzeko zorian Ilisu presaren eraikuntzaren erruz. Pelikula zentsuratu egin dute Turkian, eta egileek debekatuta dute herrialdean sartzea.
- WAIT, JUST WAIT Zuz. Javi Julio / Espainia / 2016 / Dokumentala / 29 min.
Dokumental honek errefuxiatuen krisiari buruzko hainbat ikuspuntu jasotzen ditu, errefuxiatuek eurek zein Zaporeak eta Itsasoko Laguntza Humanitarioa egitasmoetako boluntarioek bizi izandako esperientziak oinarri.
- BERTA VIVE Zuz. Katia Lara / Honduras / 2016 / Dokumentala / 30 min.
2016ko martxoaren 2an, Berta Caceresen hilketak mundua astindu zuen. Lenca lurraldeen alde egindako borrokak eraman zuen Berta COPINH Honduraseko Herri eta Indigena Mugimenduen Herritar Kontseiluko buru izatera. Gustavo Castro aktibista mexikarra, krimenaren lekuko, gau hartan bizirik atera zen, baina Hondurasen geratu behar izan zuen, herrialdetik irten ezinik. Lehenengo eta behin, dokumentalak Gualcarque ibaian (sakratua lenca herriarentzat) eraiki nahi duten presa baten aurkako ekintzen berri ematen digu; ondoren, Bertaren lagun eta kide Miriam Miranda buruzagi garifunaren hitzak dakarzkigu. Emakume biek deskolonizazioaren aldeko borrokan hartu zuten elkar, kapital transnazionalari saltzen ari zaion herrialde batean, non bizia modu askotan kentzen den.
- YA NO BASTA CON MARCHAR Zuz. Hernán Saavedra / Txile / 2016 / Dokumentala / 71 min.
2011. urtean, Txileko hezkuntzaren gaineko gatazka zela eta, gazteak kalera irten ziren, sormena arma gisa. Honako hau marraztera, filmatzera, dantzatzera eta herri-protesta birdefinitzera ausartu zirenen istorioa da.


