"Ink of Dracula – A Comic Tribute"

Donostia-San Sebastián Urriaren 28(e)tik Azaroaren 12(e)ra
  • "Ink of Dracula – A Comic Tribute"

2017ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen baitan.

Historia osoan zehar beldurrezko zinemaren pertsonaia ikonikoetako bat den Drakula kondeari eskainitako erakusketa. Hamasei artistak, pisu handikoek eta artista berriek, komikian, ilustrazioan eta diseinuan dihardutenek, irudiak sortu dituzte pertsonaia mitikoan eta bere erotismo eta misterio aureolan inspiratuta, Ink of Dracula – A Comic Tributen.

Zinegile eta komiki egile Borja Crespok koordinatu eta Sitges – Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunyak ekoiztutako erakusketa honek artista hauen arte banpirikoa bildu du: Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galvañ, Susanna Martín, Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Pérez, Miriampersand, Ana Oncina, Ana Belén Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uve.

Bestalde, erakusketak atal berezi bat hartu du bere baitan, Cels Piñolen eta Chema Pamundiren Fanhunter: Dráculari eskainia: umorezko, beldurrezko eta zientzia fikziozko istorio bat, Sitgeseko Zinemaldian garatzen dena eta sagako emanaldi arrakastatsuenetako bat bilakatua, baita gutiziatuenetako bat ere bildumagileen artean. Aurten 25 urte betetzen ditu eta Gigamesh-ek berrargitaratu du.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data Urriaren 28(e)tik Azaroaren 12(e)ra
  • LekuaLiburutegi Nagusia - Ekitaldi aretoa (San Jerónimo)
    San Jerónimo, z/g
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez

Non