Harrobia: "Zapalduen antzerkia"
Augusto Boal dramaturgo brasildarrak sortutako antzerki-metodoa eta mugimendua. Zapalduan Antzerkian ikusleak gatazka errealitate baten antzezpena aztertzen du eta eszenan parte hartzen du errealitate hori eraldatuz: ikuslea, ezagueraz eta gogoz, aktore edo “espektaktore” bilakatzen da. Ikastaro honetan, Birgit Fritz, Ronald Matthijssen eta Sanjoy Gangulyren eskutik, dramaturgian eta artean oinarritutako eta InExActArt lanean kondentsatuta dagoen lan eredua ezagutuko dugu.
Gertatzen zaigunari buruz beste sentsibilitate bat sortzen laguntzen digun elkarrizketa bat da, hizkuntzaren, bizitzaren eta munduaren birkonkista; eta hain zuzen, Zapalduen Antzerkia barneratutako zapalketei buruzko banako zein taldeko istorioen berreraikuntzatzat denfitzen du. Elkarrizketaz eta ez erantzunez egindako antzerki bat da kolektiboaren adimenean sinesten duena, komunitatea bere egoeraren zuzendari gisara ahalduntzen duena.
I. MODULUA | 2017KO URRIAK 26 – 28
Zapalduen antzerkiaren jatorria eta metodologia.
Trebatzailea: BIRGIT FRITZ
2. MODULUA | 2018KO OTSAILAK 8 – 10
Foro Antzerkia. Eguneroko gatazken azterketa eta hausnarketa soziala.
Trebatzailea: RONALD MATTHJISSEN
3. MODULUA | 2018KO MAIATZAK 10 -12
Errepresentazioak eta Auto-errepresentazioak.
Trebatzailea: RONALD MATTHIJSSEN
4. MODULUA | 2018KO UZTAILAK 5 – 7
Teknika introspektiboak eta aurrera begirako bideak (iraunkortasuna).
Trebatzailea: BIRGIT FRITZ
MASTER CLASS 2018KO URRIAK 18 – 20
Lan politikoaren eta artistikoaren baterako sorkuntza (ARTibismoa) hegoalde eta iparraldearen artean.
Irakaslea: SANJOY GANGULY (JANA SANSKRITI ZENTROA. India) eta BIRGIT FRITZ.
Laburrean
- Mota Ikastaroa
- Data Urriaren 18(e)tik Uztailaren 7(e)ra
- Ordutegia09:30 - 14:30 / 16:30 - 19:30
- Lekua Harrobia Eskena, Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroa
Langaran, 3
Bilbao - ZenbatekoaMaster Class 200€ / Modulo bakoitza: 150€
- HizkuntzaGaztelania
- Web Harrobia Eskena, Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroa


