Iruña Fokatu argazki-lehiaketa 2017

Pamplona/Iruña Urriaren 13(e)tik Azaroaren 4(e)ra
  • Iruña Fokatu argazki-lehiaketa 2017

Iruña Fokatu argazki-lehiaketako beste edizio bat antolatu du Iruñeko Udalak, hiriko txokoetako argazkirik onenak saritzeko. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak. 2017ko edizio honetan, epaimahai teknikoak 2018ko udalegutegia ilustratuko duten argazkiak aukeratuko ditu.

Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkezten ahalko ditu, argitaratu gabeak. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak. Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g.). Argazkiak lehiakideek beraiek eramaten ahal dituzte bertara edo posta arruntaz bidali (kasu horretan, behar bezala babestu behar dira, kalteak eragozteko).

Argazkiak aurkezteko ordutegia: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Lanak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 4an amaituko da, larunbatarekin, 21:00etan. Sariak. Lehen saria: 800 €. Bigarren saria: 500 €. Hirugarren saria: 400 €. Kokapen eta azpiegitura berrien eta XXI. mendeko hiriaren hazkundearen argazkirik onenarendako saria: 500 €. 2018ko udal-egutegia ilustratzeko aukeratu diren argazkiendako saria: 150 €-ko 12 sari. Horrez gain, Epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi, gehienez ere, ematen ahalko ditu.

Sari-banaketa: Abenduan izanen da, Civivoxean. Lehiaketara aurkeztutakoen artean hautatutako argazkien erakusketa (bat pertsona bakoitzeko, epaimahaiak aukeratuta),
edozein Civivox zentrotan.


Laburrean

Non