"Max neskatoa"
Gabon bezperan, are magikoagoa izango da Eguberri-giroa BBK Aretoan, Max neskatoa antzeztuko baita, txotxongiloz, gauzakiz eta klown poetikaz beteriko antzerki-lana, haur jaioberriei eta lehen haurtzaroan daudenei eskainia.
Jokin Oregi euskaldunaren zuzendaritzapean, umeentzako antzerki honek, datorren abenduaren 23an Bizkaiko hiriburura ekarriko du bere protagonistaren istorio bitxia, Ana Maria Montero antzezleak interpretatua.
Max, eztiki bihurria, heldu bakoa, jostaria eta burutsua, bakarrik bizi da eta mundutik apartatua, besteen begirada kritikotik urrun bere zoriontasunaren bila. Izan ere, neskato hau, besteak ez bezalakoa, atleta-oin batekin jaio zen, eguneroko bizitzan eta ametsak lortzeko orduan mugatzen duena, eta jakin barik arazo txiki horixe dela munduan berezi eta paregabe bihurtzen duena.
Askatasun-beharra eta inon egokitzen ez den sentipen iraunkor horrexek bultzatzen du etengabe urruntzera eta intimitatea bilatzera. Gizarteak bazterturiko gauzakiekin, Maxek bere mundua eraikiko du, metalezko basoa, erdi erreala eta erdi asmatua, bere babesleku bihurtua.
Egun batean, Maxek bere berokiaz ametsezko lagun baten irudia egiten du, hutsune emozionala betetzeko eta bere unibertso txiki eta hauskorreko bakardadea apurtzeko gai dena, ikusaraziz hark sekula ez zuela bakarrik egon gura izan benetan.
Max-ekin -helduaren jantzi barruan klaustrofobia sentitzen duen eta nostalgikoa den eta bere askatasuna zaintzen duen aingeru bihurriarekin- zera ikasiko dute etxeko txikerrenek: ezberdina izatea paregabea izatearen sinonimoa dela.
Ikuskizuna, hogeita hamar minutukoa, euskaraz eta gaztelaniaz emango da eta 1 eta 4 urte artekoentzat da. Lan hau umeentzako antzerkian espezializatua dagoen Granadako Arena en los bolsillos taldearen lan izarretako bat da.
Laburrean
- Mota Haur jarduera
- Data Azaroak 4
- Ordutegia17:00
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Tabakalera



