"Aleppo, beldurraren frontea", Andoni Lubakiren argazki-erakusketa

Tolosa Urriaren 6(e)tik Urriaren 28(e)ra
  • "Aleppo, beldurraren frontea", Andoni Lubakiren argazki-erakusketa

Zer da Aleppo beldurraren frontea?

Andoni Lubaki argazkilariak 2013an Aleppon eginiko argazkien erakusketa da. Lan honetako argazki asko New York Times-eko portada izan ziren 2013an. Chris Hondros, Atlanta Photojournalism Seminar eta Picture of the Year sariak ere irabazi ditu; guztiak nazioartean sona handikoak

Egilearen bisita gidatua egongo da, argazkien nondik norakoak eta ikusleen galderei erantzuteko. Ordu beteko iraupena izaten du hitzaldi honek.

Andoni Lubaki 

1982an Urretxun jaiotako gatazketan ibiltzen den fotokazetari eta kamera da. 2011. urtean argazkilaritza munduan lanean ibili ondoren gatazketan murgiltzea erabaki zuen. Arrez gero Birmania, Iraq, Turkia, Libia, Mauritania, Argelia, Mendebaldeko Sahara, Siria, Ertafrikar errepublika eta abarrean lan egin du.

Newsweek, New York Times, Wall Street Journak, The Guardian eta Der Spiegel bezalako komunikabideetan ikus daitezke bere argazkiak.

Halere bere izena enztutetsu egin zen nazioartean 2013.ean Chris Hondros saria irabazi zuenean. Honela munduko saririk garrantzitsuenetakoa jaso zuen Aleppon (Sirian) egindako lanagatik.

2012. urtetik aurrera gaur arte AP, AFP. AL Jazeera eta Vice News agentziekin kolaboratzen du.

Idazlea ere bada eta bere textuak Gara, Argia; Zazpika; Der Spieget eta Internationale bezalako medioetan argitaratu ohi dira.

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data Urriaren 6(e)tik Urriaren 28(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 17:30-20:30
  • Lekua Aranburu Jauregia
    Andra Maria Plaza, 4
    Tolosa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Aranburu Jauregia

Non