"Pott Banda: Literatura eta musika"

Bilbao Urriak 24
  • "Pott Banda: Literatura eta musika"

BilbaoPoesia 2017 jaialdiaren baitan

2017ko BilbaoPoesia jaialdiaren azken bi jardunaldiak Pott Banda izenez ezagutu zen literatur taldeari eskainita egongo dira. Aurten 40 urte betetzen dira sortu zenetik, eta benetako iraultza eragin zuen euskal literaturan. Duela 40 urte lehen aldiz elkartu ziren Bilbon Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde, Joseba Sarrionandia, Ruper Ordorika, Jon Juaristi eta Manu Ertzilla gazteak, eta Pott Banda izenekoa sortu zuten, argitaletxe izateko helburuz sortutako literatur taldea, izen bereko literatur aldizkariaren 6 zenbaki ere argitaratu zituena.

Pott Bandaren esperientziak hiru urte baino ez zituen iraun, baina nahikoa izan ziren euskal literaturaren historia iraultzeko eta egungo literatur panorama ulertzeko orduan ezinbesteko erreferentzia bilakatzeko. Nolabait esateko, euskaraz idatzitako literaturaren erlojua sinkronizatu eta literatura unibertsalaren orduan jarri zuten. 

Pott Banda: Literatura eta Musika. Elkarrizketa

  • Bernardo Atxaga (Asteasu, 1951)
  • Joxemari Iturralde (Jimu) (Tolosa, 1951)
  • Ruper Ordorika (Oñati, 1956)
  • Moderatzaile: Jon Kortazar (Mundaka, 1955). UPV/EHUko katedraduna.

Laburrean

Non