KulturAire: Maria Emilia + Xosé Manuel Budiño

Bilbao Azaroak 8
  • KulturAire: Maria Emilia + Xosé Manuel Budiño

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Kulturaire ekitaldiaren bigarren edizio honek helburutzat du elkartrukea bultzatu eta sustatzea sustrai herrikoiak dituen euskal kultura garaikidearen eta adierazmolde garaikideetarantz eboluzionatu duten beste kultura herrikoi batzuen artean.

KulturAire ekimenaren asmoa da hurbileko kultura herrikoiak zabaltzea eta nazioarteko beste proposamen berritzaile batzuk ezagutaraztea. Edizio honetan, Portugal, Galizia, Korsika eta Euskal Herriko kulturak izango dira protagonista Kulturaire ekitaldiko bi kontzertu-jardunaldietan. Maria Emilia, Xosé Manuel Budiño, A Filetta eta Ortzi Otxotea azaroaren 8 eta 9an arituko dira Bizkaia Aretoan (UPV-EHU), arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

MARIA EMILIA
Oso gaztetan irten zen São Paulotik (Brasil) Miñorantz, aitarekin batera fadoak entzun eta abesteko Taberna del Ganso eta beste hainbat toki ezagunetan. Brasilera itzuli zen, eta Fadoaren aitabitxiek, Sebastião Manuel, Gerónimo Augusto Gomes eta Nildek, Alfama de los Marineros auzoan bataiatu zuten. Handik Portugalera itzuli zen, eta bere ibilbideari ekin zion fado-kantari bezala. Fado-etxe ezagunenetan kantatu zuen, hala nola Tipóia jatetxean, Ya Dije-n, Adega Machado-n edota Forcado-n.

Maria Emiliak heldutasun eta gaitasun harrigarria erakusten du fadoa bizi eta interpretatzeko. Ahots bikain eta keinuzko adierazkortasun berezi horrekin, “fado kastizoz” eta “fado kantuz” osatu du bere errepertorioa, batzuetan letra ezagunekin eta bestetan erabat berriekin. Berebiziko erraztasuna du fado bat zeharo klasiko eta aldi berean berri bihurtzeko, estilo propioa duelarik bertsoak silabatan ahoskatzeko eta melodia modulatzeko. Bere gaztetasuna ez da izan oztopo punta-puntako “estilista” izatera iristeko. Lisboako gauetako ahots galdatuenetako bat da. Zaleek Lisboako kale zaharrak zeharkatzen dituzte bere bila, badakitelako fadoan eta Barrio Altoko kale estuetan hazitako kantari honek oraintxe bizi duela bere momenturik gozoena.

BUDIÑO
Artista atipikoa dugu Budiño, bere kideen miresmena pizten duen konpositorea, sortzaile zoragarria, zolitasunez uztartzen dituena musika tradizional galegoa eta soinu garaikideagoak, hitz batez esanda, “sotaque” (azentu) propioa duen musikaria. Budiñok sei disko ditu argitaratuta: Paralaia, Arrededor, Zume de Terra, Home, Volta eta seigarrena, Sotaque. Goraipatua izan da mundu osoko kritikari espezializatuen artean bere sorkuntza eta zuzeneko emanaldiengatik, eta sari ospetsuak jaso ditu. Budiñok mundu osora zabaldu ditu bere konposaketak, eta bere emanaldiekin mukuru bete ditu toki askotako antzokiak. Horren lekuko dira Shanghai, Damasko, Beirut, Casablanca, Tanger, Frankfurt, Milan, Glasgow, Buenos Aires, Bogota, Mexiko DF eta bezalako hiriak. Budiñok Semilla Nueva Moana Gaita Eskolan eta Vigoko Herri Unibertsitatean ikasi zuen. Aurrerago, Jazz Musika Sorkuntzarako Laborategia deskubritu zuen Vigon, eta horrekin batera, konposatzeko grina piztu zitzaion.

Musika tradizional galegoaren esparruan urtetan lan egin ondoren, beste kanal artistiko batzuk aztertzen hasi zen. Hala, sarri jo du estilo desberdinetako musikariekin –jazza, klasikoa, popa edo flamenkoa- eta eszenatokia partekatu du artista ezagunekin, besteak beste, Van Morrison, Jerry González, Jorge Pardo, Urogallo edota Lorienteko Orkestra Sinfonikoarekin.

Azaroaren 9ko emanaldia (Ortzi Otxotea + A Filetta)

Bilboko Udala

Laburrean

Non